Hegoafrika txapeldun!!!

eibarugby 1456132106661 Euskal Rugbyaren txokoa | 2007-10-30 15:13

   Aupa errugbizale guztioi, azken aldian arazo txiki batzuk izan ditut bloga berritzeko, hala ere hemen naiz munduko kopako finalaren berri emateko,

   Partida hau, oso gogorra izan zen hasieratik, izan ere, Hegoafrikarrek inoiz baino hobeto defendatu zuten eta Ingalaterrak lan handia egitera behartu zuen aurkaria. Gogortasun hau azkenean ikslearen kontrako handicap bihurtu zen, partiduak ikusgarritasun asko galdu zuelako, bukaeran eta zigor kolpeei esker, Hegoafrikak munduko txapelketa irabazi zuen, 15-6.

 
    Honekin bukatu da 2007ko munduko kopa eta orain, 2011koari itxoiten diogun bitartean webgune honek euskal rugbyari tartetxo bat irekiko dio,


Utzi iruzkina: