Euskal rugbya

eibarugby 1456132106661 Euskal Rugbyaren txokoa | 2008-02-21 14:15

   Duela hilabete asko ez dudala orrialde hontan ezer idazten baina berriz ere hemen naiz bueltan rugby munduko berrietaz idazteko. Gauzak ez dira azken alditik gehiegi aldatu, lehen mailan Getxo da indartsuen dabilen euskal taldea eta abantaila polita hartu du jeitsiera postuekiko, Bera Bera eta Ordiziak aldiz asko sufritu beharko dute mailari eusteko,.

   Bigarren mailan, Gernikak igoera fasea joklatuko duela ziurtatu du eta talde gogor bat izango du aurrean, hala ere, Gernikarrak gogotsu irtengo dira joaneko parttidan abantaila polit bat lortzera. Durangok eta Hernanik txukun bukatu nahi dute urte hau.

   Nazional mailan, Atletikok eta Eibarrek jokatuko dute igoera fasea, Donostiarrak indartsu daude Eibarren irabazi ostean baina Eibartarrek iazko esperientzia baliatu nahiko dute partidu horietan.

   azken maila hontara iristeko lehian, euskal ligan 4 talde ditugu sailkatuta, Zarautz, Mungia, Elorrio eta Ordizia "B". Sorte on!!!


Utzi iruzkina: