historia

ehz 1456132105491 EUSKAL HERRIKO ZINEA | 2006-06-19 12:09

HISTORIA

Euskadiko Filmategia 1978an sortu zen, eta “Autonomietako filmategien” artean, lehenengoa izan zen Estatuan. Izan ere, P. Aldazabal, Juan José Almuedo, José Luis Basoco, Nestor Basterretxea eta José Manuel Gorospe sortzaileek Euskal Herriko ikus-entzunezko oroimena osatzen duen materiala gorde egin behar zela uste zuten.

Sortu zenetik, zinea eta euskal zinea aztertzeko orduan interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezkoak ikertzea, artxibatzea, artatzea eta ematea du helburu nagusi. Era berean, kulturari eta historiari begira interesgarriak diren agiriak eta material teknikoa bildu eta gordetzen ditu.


Utzi iruzkina: