Kopenhageko gailurra
Munduak pairatzen duen larrialdi
klimatikoaren aurrean, abenduaren 12an, Kopenhagen, egingo den
nazioarteko gailurra erabakigarria izango da ikerlari eta gobernuz
kanpoko erakundeentzat.
Berotegi-efektuko gasen isuriak era planifikatu batean murriztea da
erronka; izan ere, krisialdi ekonomikoaren eraginez CO2-aren isuriak
txikiagoak dira, baina krisia horretarako arrazoia ez izatea lortu nahi
dute.Gailurrean, Nazio Batuen Erakundeak planeta osoko gobernuak
bultzatu nahi ditu, euren arteko negoziazioak bizkortzera. Urtearen
amaieran Kopenhagen ospatuko duten klima aldaketaren
gailurrean (abenduaren 7tik 18ra arte) akordio bat lortzea da helburu
nagusia; akordio horrek Kyotoko protokoloa 2012tik aurrera ordezkatu
beharko du.
Azkenik, kongresu honetan munduko klimaren arazo larrien ikerlari onenak eta jakintsuenak elkartuko dira, eta esan beharra dago aurten ere Estatu Batuek hartuko dutela parte klimaren arazo lari honi irtenbide bat aurkitzeko asmoarekin.
http://www.youtube.com/watch?v=4Sz7i2_YU9E
Iruzkinak
Utzi iruzkina: