Hitzaldia HUHEZIn Iban Aranzabal eta Patxitraperoren eskutik
Iban Aranzabal,
goiena.net-eko zuzendaria eta Patxi Iraeta, Patxitrapero blogaria izan ziren
HUHEZIko fakultatean hitzaldia ematen joan zen martxoaren 14an.
Goienaren inguruko
xehetasunak eman zituen Iban Aranzabelek lehendabizi. Bertan bere esperientziak
plazaratu, informazio edukiaren garrantzia azpimarratu eta gomendioak konpartitu zituen. Azken
atal honetan blogen erabilerarako iradokizunen tartea ere izan zen. Besteak
beste, euskararen erabilera bultzatzea txukuntasunez, hiztegi egokiak erabiliz,
blog desberdinak irakurriz eta multimedia txertatuz.
Patxitraperok bere
aldetik anekdota bitxi bezain irrigarri batekin hasi zuen bere solasaldia eta
ondoren bere blogari gisako esperientziari heldu zion. Blog pertsonalen ospea
txarra dela aitortu zuen, alta, berebizikoak direla komunikazio esparruan.
Bestalde, marketing pertsonala egiteko bidea ere badirela aipatu zuen baina
kontutan hartu behar dira zein den irakurlea, laburra izatea eta sortzailea
izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: