Udalbiltza ASKE!

eea 1456132042576 Elgoibarko Ezker Abertzalea | 2010-07-15 14:09

Udalbiltza Aske! Prentsaurreko honen bidez, Elgoibarko Ezker Abertzaleak, Aralarrek, EAk eta EAJk, Udalbiltzaren aurka eramaten ari den prozesua salatu nahi dugu.
                 
Ostegunean, uztailak 15, hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egunkaria auziko epaimahai buru berak epaituko ditu Udalbiltzako auzipetuak. Egunkaria auziarekin gertatu zen bezala, Udalbiltzakoa ere testuinguru politiko jakin batean abiatutako prozesua da, auzi honen oinarrian bultzada politiko nabarmena izanik. Egunkaria auzian bezala, bultzada politikorik gabe froga oinarririk ez dago, eta, beraz, akusazioek ez dute euren salaketei eusteko frogarik. Eta akusazioa funtsatzen duen frogarik gabe, eskari bakar hauxe baino ezin da egin: absoluzioa Udalbiltzako 22 auzipetuentzat. Azpimarratu nahi dugu, halaber, Udalbiltza bakearen inguruan sortu eta garatzeko ekimen politikoa izan zela, indar politikoek bitarteko soilik demokratikoekin jarduteko testuinguruaren aldeko ekimena, alegia.
 
Ezin dugu ahaztu, herriak aukeratutako udal hautetsiz osatu zela bere sorreratik Udalbiltza. Beraz, eta guzti honengatik, irteera bakarra ikusten diogu auzi honi: absoluzioa Udalbiltzako 22 auzipetuentzat.

Elgoibarren 2010eko Uztailaren 14an
Elgoibarko Ezker Abertzalea, Aralar, EA eta EAJ

Udalbiltza Auzia 2010 from ikb on Vimeo.


Utzi iruzkina: