Osasun zerbitzuen murrizketarik EZ! Ez Elgoibarren, ez beste inon.

eea 1456132042576 Elgoibarko Ezker Abertzalea | 2010-07-01 16:16

Osasun arloan Murrizketarik EZ!

Osasun zerbitzuen murrizketa hain nabaria izan da azken bi edo hiru urteetan, ezen badirudi ohitu egin garela. Azkena, herrietako urgentzien ezabapena izan da. "Guztiz beharrezkoa" diote, beti bezala, euren burua -diruz- ondotxo babesturik dutenak.

Hona ere krisia heldu dela diote, eta, denok, hau da, lan egiten dugunok, ordaindu behar. Orain farmazietara ez ezik, herritik kanpo joan beharko dugu orduz kanpo gaisotzen bagara.

Baina kontuz, zeren hemen ere badago desberdintasunik. Pachilopes-en gobernu ez-legitimoak, zergak ordaintzeko denok berdinak izanik ere, eskubideak jasotzeko berdintasun hori ez duela ikusten dirudi -Zer esan, eskubide zibil eta politikoak ezabatu dituen gobernu batez-. konparatiba irakurtzen baduzue, garbi ikus daiteke udal batzuek, hain zuzen ere, PSOEkoek agintzen dutenetan, ez dutela murrizketarik izan. Kasualitatea, seguruenik.

Elgoibarko Ezker Abertzalea 2010-07-01


Utzi iruzkina: