Elgoibarko PNVa: alokairuak, hitzez, babestu, eta erosketak, eginez, bultzatu.
Elgoibarko PNVa: alokairuak, hitzez,
babestu, eta
erosketak, eginez, bultzatu.
Oraingoan ere ikusi da garbi herriko Jauntxoen azken jokaldi zikina. PNV eta Alfredo, Alfredo eta PNV, azkenean betikoak betikoa eginaz, etxegintza ero eta espekulatiboaren bultzatzaile.
2006an –hauteskundeetarako urtebete geratzen zirelako edo- PNVak, ildo aurrerakoia hartzen zuela iruditu zitzaigun, azken urteetan ezker abertzaleak aldarrikatzen zituen alokairu sozialak, euren ildo bezala azalduaz. Bide hori bultzatu behar zutela zioten, sinesten zutenarena eginaz, eta hauteskunde kanpainako puntu garrantzitsu bezala jarri zuten.
Hori demostratzeko, gainera, zehaztuz, Urruzonoko 71 etxebizitza (beste 120 “libreak” egiteko agindua ezin dugu ahaztu) babestuak, herriko gazteentzat, eta alokairu eran jarriko zituztela esan zuten. Dena lotuta zegoela, eta 15 urteetarako alokatuko zituztela, prezio onean.
Lau urte eta gero, ordea, Alehop! Alokatzeko ziren etxe horiek –saltzeko etxe bihurtu dituzte, bat-batean, erdi ezkutuan –nork jakin du, otsailean sinatu zutela?- egindako instituzioen arteko akordio baten ondoren.
Hau da hau, hitza jatea. Euskarazko esaldi zahar batek
badio, ba “Esana da erraz eta egina garratz”. Eta PNVa, orain, beste
1000 etxe egiteko prest. Zenbat izango dira Alokairuan?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: