ALFREDO: ELGOIBARKO ALKATE MANIPULATZAILEA

eea 1456132042576 Elgoibarko Ezker Abertzalea | 2010-05-25 16:27

ALFREDO:  ALKATE MANIPULATZAILEA

 

Ezker abertzaleko kideak zur eta lur geratu gara anbulatorioari buruzko Alkatetzaren azken adierazpenekin.

 

Ezker abertzalea, azken 10 urteetan gutxienez, gai hau gizarteratzen aritu da, hasieratik garbi ikusten zena kaleratzeko: anbulatorioa toki eskasean zegoela: errotonda baten erdian, aparkalekurik gabe, anbulantziak gelditzeko ere tokirik gabe, e.a.

Horregatik, egia da, Arau subsidiarioen bileretan hiritarren iritzia orokorra zera izan dela, anbulatorioaren kokagunea aldatu beharra.

                         

Baina Alkatetzak egin dituen hurrengo adierazpenak erabat faltsuak dira. Eta gainera, oso adierazgarriak, erakusten digutelako Alfredok eta PNVeak hiritarren parte hartzeari buruz zein ikuspuntu hutsal eta manipulatzailea daukaten.

 

1.- Ez da egia “dezente jendek” esan zuela anbulatorioa Aita Agirre plazan kokatu behar zela. Hori gezur handia da. Gu izan garen bileretan, behintzat, ez da horrelakorik entzun. Eta ez da entzun, gai hau ia-ia ez zelako eztabaida horietan planteiatu.

 

Arau subsidiarioen hausnarketak besterik ez dira ikusi behar, Ez da inon aipatzen anbulatorioarentzat kokagune hori. Ez dotazioetan, ez ekipamenduetan. Anbulatorioa Aita Agirre plazara eramatea ez zen inon kontenplatzen.

 

2.- Herritarrekin egin diren bileretan, Aita Agirreko eraikuntza Kultur Etxe bezala erabiltzea, dezente gehiago planteiatu da. Musika eskola alboan izanik, Plaza Txikiaren erabilera kultural orokorra eta erdiguneko aisialdi gunea bultzatuko lukeelako, liburutegia hara eramanaz, kultur taldeen produkzioa bultzatzeko lokalak eginaz, antzoki edo hitzaldi gela anitz txiki bat, eta herritarrak disfrutatzeko tokia plaza txikitik kotxeak kenduz.

 

Hau bai, komentatu da gehiago, eta proposamen hau bai, zehatza, egin zaio udalari arau subsidiarioen eztabaida prozesuan.

 

3.- Bilerak bukatzen ari zirela, azken orduan, Alkatetzak sartu zuen –bazekielako zer egiten ari zen, herritarren bizkarretik, eta jaurlaritzarekin negozio ezkutuetan- agian, “dotazio sanitarioa” kokatzea begiratu beharko litzatekeela Aita Agirre eraikinean.

 

Orain ikusten dugun zer zeukaten buruan, eta zein manipulatuak izan garen herritarrak, eurak nahi dutena egiteko.

 

Ezker abertzaleak, bai bilera horietan, bai gizartean ere, aspalditik planteiatu du Plaza Txikia kultur eta aisialdi gune ederra izan daitekeela Elgoibarko herriarentzat, han bildu baitaitezke azpiegitura kulturalak, eta toki handia baitago, aparkalekuak gaur egun kentzen diguna, herritarrak bertan, gozatzeko.

Ez hori bakarrik, eskaera hau udalera eramana izan da, behin baino gehiagotan, kultur talde eta elkarte askoren eskutik.

Are gehiago, Udalak berak ere, orain urte batzuek egin zuen ikerketa bat –diru publikoaz, noski- hor kultur etxearen egitura zein izan zitekeen aztertzeko.

 

Orduan, orain, nori okurritu zaio Anbulatorioa plaza txikian jartzea? Beste kazikada baten aurrean ari al gara? Denak berdinak al dira Jauntxo hauek?

 

PD: Honek sor dezakeen trafiko arazoei buruz, beste egun batean arituko gara.

 

                Elgoibarren,

2010-05-25

Elgoibarko Ezker abertzalea


Utzi iruzkina: