Lekitton Etxebizitza Gehiagorik Ez!
Oingo asteburuan LGk egin daben ekimenaren barri emotera gatoz:
ETXEBIZITZA GEHIAGORIK EZ!
Etxebizitzak eraiki eta eraiki dabiltza Euskal Herri osoan. Lekitto bera ere ez da boom eraikitzaile horretatik kanpora gelditzen. Azkan urteetan Lekitton kriston aldaketia emon dau, inork imagina ere egingo ez genduzan lurretan ere etxebizitzak eraiki dira.
Hainbeste etxe barri eraikita gatxa da pentsatea etxebizitzaren arazoa ondinoko larriagotu egin dala. Lekittoko udaletik esaten daben moduan, zenbat eta etxe gehiago eraiki, oportunidade gehiago egongo da etxe bat erosteko. Holako gauzak esaten dabenari, ia nora begira dagon galdetzea baino ez jaku gelditzen (beste edozer ez esatearren). Esperientziak argi erakutsi dau, zenbat eta etxe gehiago eraiki espekulazinoiak ere gora egiten dabela. Azkan 7 urteetan etxebizitzaren prezioak bikoiztu egin dira, eta zenbat etxe barri egin dira???
Argumentazino errez honegaz, argi erakusten da, etxe barriak eraikita ez dala etorriko Lekittoko etxebizitza arazoaren konponbidea, Arazoa larriagotu baino ez dabela egiten etxebizitza barriak eraikitiak.
Norentzako behar doguz hainbeste etxe? Lekittoko gazteontzako? Ezin badogu ametsetan ere prezio horretako etxe batean sartu. Argi dagona, azkanean udaletxeak, diputazinoiak.... instituzinoiak orokorrian, konstruktoren onerako eraikiten dabezela etxe guzti horrek. Gitxi batzuk, beste danon kontura aberasteko. Edo benetan inoiz ikusi dogu herritarren interesen arabera eraikitzen.
Herria sementos beteteak etxebizitza arazoa larriagotu baino ez dabelako egingo, ETXE GEHIAGORIK EZ.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: