Berriaren estilo liburua
Berriaren estilo liburua
Azaroaren 10ean, Irene Arrarats (Berriako euskara arduraduna) izan zen gure artean, Huheziko fakultatean, Berriaren estilo liburua primizian aurkezten. Bertan liburuaren inguruan hitz egin zigun, formatoari eta edukiari buruz.
Estilo liburu guztiak antzekoak dira, formato aldetik berdinak izaten dira. Berriarena aldiz formato berritzailea da. Edukiaren aldetik, ez ditu soilik hizkuntza arauak tratatzen, hizkerari ere garrantzi handia ematen zaio.
Liburuak hainbat atal ditu:
Deontologia
Informazioa eta interpretazioa
Idazkuntza (
estiloa hobetzeko eta lantzeko baliabideak)Ortotipografia (
gertaerak ulertu eta interpretatzeko)Onomastika
(letra ezberdinak noiz erebili, zenbakiak nola deklinatu...)Hiztegia
Nahiz eta liburu hau berriako kazetarientzat bideratuta egon euskaraz idazten duen edonorentzat izango da lagungarria, euskaraz idazteko laguntza eskaintzen baitugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: