Txile haragiaz
Egun on danori! bati izan ezik.
Honako hau da bigarren aldiye hau
berau egiten saiatzen nazala. Aber amaitzen doten.
Errezeta hau
telebisinoan entzun nauen askotan pelikuletan eta aprobie eitie bururatu
jatan. Errezeta liburuetan bilatu eta azkenien pare bat topa.
Orokorrean piperrak indabak eta okelea ekardien eta hortik abiatu
nentzen.
Osagaiak:
- Indaba gorriyek. Ur basokada bana edo laguneko.
- Okela txikitue... Zenbat? nik neuk baneki! Berrehun ta larehun gramo artean guti goiti beheiti.
- Piper gorriyek. Eta zemet be ez dakit. Igerri behar direz, baie zapore nagusiye izin barik.
- Tinpulea, bat handi edota bi txiki. Ertainak okin ezkeitino ez izin txarraposoa eta erosi bestelangoak.
- Berakatz garau pare bat.
- Oliba olioa.
- Txile saltsa apur bet.
- Gatza.
Lalengo ta behin aurreko egunien imini indabak beratuten. Betikoa, lapiko baten eta urez estalita. nik normalien uretan sartu baino lehen. intsektizidak eta abarreko txarrikeria kentzeko uretatik pasetan dodaz "iragazki", (koladore, mila goraintzi Hiztegi 2000ari) handi batean. Honela hurrungo egunien indabek daukien pozointsue eta abarreko txitxiposoa aprobetxetan dodaz.
Hurrungo egunien egosi indabak gau osoan euki dauren uretan eta gehiagorik beharko baleu gehitu lasai. Total hau indabak egostie baino ez da. Ez ahiztu gatza be behar dauriela.
zatitu tinpulea, tamaina atzazkal baten modukoa edo, eta jarri potxatzen sartanean.
Apur bet inde dagozanien bota berakatza, txiki-txiki inde.
ondoren, berakatza gorritan hasten danien bota piperrak eta itzi zati baten eiten.
Piperrak gehitu ondoren eta itzi apur bet eiten.
Piperrak iteko laster dagozanien jarri okela eta egurrezko tenedore edo koilara batez ondo desegin. Zemet eta txikerrago hoba.
Okela, piperrak, berakatza eta tinpula dagozanien ondo nahastute eta ondo eginde bota txile saltsa apur bet arean-arean erre daian.
Segituan nahastu hau guztiau indabakaz eta itzi hamar hamabost minututan dana batera egosten eta nahaste egiten.
Azkenien mahaire atara eta on egin.
Haiziekaz arazorik izin ezkero ez egin gero arrastien konpromisorik izitekotan.
beno, mosu asko
Iruzkinak
Utzi iruzkina: