Sare soziala
Gaur blogean tuenti, facebook, twitter-ri buruz iritzia emango dut, nahiz eta facebook eta twitter ez ditudan ondo menderatzen. Ea erabilgarria iruditzen zaizuen.
TUENTI: ![]()
Definizioa:
Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako lagun-sare
bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin
tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota
argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.
Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.
Han, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.
Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar du bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen dira, Tuenti ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.
Iritzia
Tuenti erabiltzen dut erabilgarria iruditzen zaidalako. Erraza da erabiltzeko. Denetik dauka (mensaje pribatuak bidaltzeko aukera, chata, bakoitzaren perfilean komentario bat idatz dezakezu, egunean nahi dituzun argazki guztiak igo ditzakezu eta hauek komentatu, baita argazkietan etiketatu... eta ebentoak ere egin ditzaketzu).



FACEBOOK:
Ezaugarriak
Lagunak Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzakegu, eta haien zerrendan azaldu
Talde eta orrialdeak Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.
Horma Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.
Argazkiak Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.
Opariak Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.
Iritzia:
Nik badut facebooka baina zaila iruditzen zait. Ez naiz ibiltzen eta tuentiarekin alderatuz txarra iruditzen zait. Tuentiak denetik baitu. Gainera aspertu egiten naiz facebookean

Ezaugarriak
Twitter sare sozial eta microbloggin zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko luzera maximoarekin,SMS, bat-bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.
Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera aukeratu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.
Iritzia
Nik ez daukat Twitter-rik baina jendeak esaten du tuentiaren antzekoa dela. tuentiaren kopiada bat. Jendeak gomendatu dit twitter-a ez egiteko tuentia badut.

IRITZI OROKORRA
Tuentia egitea gomendatzen dizuet oso erabilgarria delako. Facebook eta Twitter egitea ez dut gomendatzen tuentia baduzu tuentiak dena baitauka beste biek dutena. Gainera tuentia geroz eta aurreratuagoa egiten dute.
*Espero dut nire iritzi hauek erabilgarriak egin zaizkizuela. Nahiz eta bakoitzak bere pentsatzeko era eduki*
Ion Elorza
DBH 4A ko ikaslea

Iruzkinak
Utzi iruzkina: