Udalerri independientean jaiotako azken deustuarrak
Bart Carmen Arteaga Arrizabalaga joan zaigu. Azken asteotan, ia zarata atera barik, amatatuz joan da Orixe kaleko erresidentzian. Deustuko Erriberan jaio zen 1918an, beraz, gutxigatik ez ditu bete 103 urte udazken honetan. Beragaz daroaz XX. mendeko makina bat pasarte: itsasadarreko mareen dantza, gerrak moztutako gaztaroa, erbesteko bolada - Grenoblen egon zen bi urtez ama eta hiru ahizpagaz-, gerraosteko urte gogorrak, Artiach gaileta-fabrikako giroa, Ibarrekolandara aldatu osteko hamarkadak...
Egizu hegan aske tia Carmen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: