La II República y la Guerra Civil en Deustu

pedrozuberogoitia@outlook.com 1624085948705

   Goian duzuna Borja Sarrionandia-Ibarrak 2012an idatzi zuen libururaren izenburua da. Bertan oso modu argian jasotzen dira 1930eko hamarkadako giro politiko, soziala eta kulturala, gerra garaiko hilabeteak eta, azkenik, frankismo hasierako urteak. La crónica, escrita en castellano, es concienzuda y recoge interesantes testimonios. Como muestra de ello aquí tenéis parte del relato de George Steer -durante estas jornadas el periodista se afincó en Deusto- sobre el peor día de la ofensiva franquista.

   "El jueves por la mañana -17 de junio- nos despertamos para contemplar algo diferente. Oímos un crujido como el del Juicio Universal. A las seis de la mañana toda la cima desde Berriz a la estación de radio -Artxanda- no era sino una cortina de humo y los edificios temblaban de tal manera que las camas se movían." (...)

   "Deusto ardía furiosamente y con él las casas de la ladera -se refiere a Buena Vista, Berriz, Ugasco y Cooperativa de Talleres de Deusto- sobre las que habías caído bombas aquella terrible tarde."

   Liburuak xehe-xehe kontatzen ditu hurrengo bi egunak ere, tartean pasarte harrigarriak jasoz, adibidez, zenbait milizianok jesuiten unibertsitatea lehergailuz suntsitzeko egin zuten saiakera. Aipamen berezia egingo diegu amaieran datozen zerrendei. Batetik, bi aldetako hildako guztien zerrendak ageri dira, familia askok aurkituko dute senideren bat bertan. Gainera, gudari eta milizianoen kasuan non eta zelan hil ziren adierazten da. Bestetik, atxilotu, erbesteratu eta jazarritakoen izenak ere jasotzen dira. Are gehiago, Borjak alderdi eta sindikatu bakoitzeko izenak ere erakusten dizkigu. Berba batean, behar-beharrezkoa zen lana ondu zuen Deustuko kazetariak, oraina hobeto ulertzen baita iragan hurbila ezagutzen denean.


Utzi iruzkina: