Ibarrekolanda, auzo baten historia

pedrozuberogoitia@outlook.com 1622802085049

   Sartu gara ekainean baina aurten ez da somatu zalaparta edota festa girorik Ibarrekolandako kale eta plazetan. Ondo dakigunez, pandemiak eragindako egoera gaitza dela medio, aurten ez da ospatu jairik auzoan. Maiatzeko amaieran eta ekain hasieran egiten diren lehiaketa, bazkari, kontzertu eta abarrak auzotarrek ederto pasatzeko aukera ematen dute eta, ezinbestean, aurten beste era batera bilatu beharko da gozamen hori. Halere, jaiak auzo-izaera sendotzeko tresna ere badira eta arlo horretan ekarpen aparta egin duen gizona aipatu nahi dut gaurkoan: Txema Juanes.

   Zer egin du bada Txemak? Askok jakingo duzue baina ez guztiok eta garaia da ikusgarritasuna emateko egindako lan txukunari. Izan ere, duela hamasei urte auzoko historia jasotzen duen liburua idatzi zuen. Ibarrekolandatarrak auzoko blogean aurkitu ahal duzue, esteka honetan hain zuzen:  http://www.ibarrekolandatarrak.org/

   Liburua gaztelaniaz dago -baten bat prest itzultzeko?-, jarraian dituzuen Hitzaurreko berbak, ordea, euskaraz.

   Sar zaitezte, ez zaizue damutuko!

Hitzaurrea

Pacoren oroipenez.      Maitasunez Anari.

Eta Peio, Mikel, Garazi, eta Jokini Ibarrekolandako etorkizunaren egileak direlako.

Ibarrekolanda izenak gure artean jarrai dezala nahi dut liburu honekin, ea auzoaren izena Ibarrekolanda dela barneratzen dugun, eta ez Sarriko edo San Ignazio.

Ikerketaren lana mugaezina da, baina nere nahia gustoko liburu bat egitea izan da, besterik ez. Liburutik, paper-sortetik eta elkarrizketetik lortu ditudan datuak, liburu honetan koherentziaz eta zintzotasunez aipatu nahi izan ditut. Hala ere zerbaitetan ados ez bazaudete, barkamena eskatzen dizuet nire asmoa beti egia bilatzea izan baita.

Beste aldetik, eskerrak eman behar dizkiet bere bitxikeriak, gogoetak etabar kontatu dizkidaten Ibarrekolandako baserrietan bizi izan direnei, baita ideiak, azalpenak, iritziak eman dizkidazuen nire ingurukoei eta, gehien bat Laura, Pedro, Inazio, Javi, Edu eta Ioni

Este libro es un reconocimiento al barrio de Ibarrekolanda y, en especial, a tod@s sus vecin@s, que son los que lo mantienen como tal, lo van haciendo diferente y le van dando su color y su calor.

 

 

 


Utzi iruzkina: