Giza eskubideen belaunaldiak

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-03-10 11:20

Aurretik azaldu dugun moduan, blog hau sortzerakoan giza eskubide bat aukeratu behar izan genuen eta haren inguruan hausnartu. Aukeratutako giza eskubidea 7. atala da non azaltzen da gizon eta emakume guztiak berdinak direla legearen aurrean eta denek dutela, bereizkiarik gabe, legezko babesa izateko eskubideak. Denek dutela aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea.

 

Hau berriz azalduta, esan beharra dago, giza eskubide guztiak ez direla garai berean sortu. Hau dela eta, hiru belaunaldi bereiz ditzakegu:

  • Lehenengo belaunaldiko eskubideak. Honetan eskubide zibilak eta politikoak bermatzen dira.
  • Bigarren belaunaldiko eskubidetan eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak sartzen dira
  • Hirugarren belaunaldiko eskubideak eskubide kolektiboak aldarrikatzen ditu.

 

Guk aukeratuta eskubidea lehenengo belaunaldikoa da, eskubide zibilekoa hain zuzen ere. Eskubide hauek, zibilek, segurtasun fisiko eta moralerako gutxieneko bermeak eskaintzen dituzte eta bere kontzientziaren eta sinesmen eremu propioa izateko aukera ematen diete gizabanakoei. Eskubide hauen artean, berdintasun eskubidearen adierazpena azaltzen da, guk blog honetan aldarrikatzen duguna, hain zuzen ere. Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak bakarrik biologikoak direlaren kontzientzia hartu behar dugu, guztiok pertsonak gara eta desberdintasun fisikoengatik ezin diogu inori eskubideak urratu edo ez litzateke horrela izan beharko, behintzat.

Blog honetan azaldu dugun moduan, emakumeak historian zehar eskubide oso eskasak izan dituzte, antzinako kultura askotan ez baitziren herritartzat hartzen. Zorionez, gaur egun egoera hori aldatu egin da baina esan beharra dago ez dela guztiz aldatu. Berdintasuna lortzeko bidea luzea eta latza da. Poliki-poliki doa baina horrek ez du esan nahi egun batean emakumeak eta gizonak, neskak eta mutilak, arrak eta emeak legearen aurrean, politikoki eta pertsonalki denak berdin izango garenik.


Utzi iruzkina: