Denok Berdin

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-02-21 13:12

Kaixo lagunok!
DENOK BERDIN izeneko blogari hasiera emateko, lehenengo eta behin geure burua aurkeztu behar dugu. Leioako Gizarte hezkuntzako lehenengo mailako 31.taldeko ikasle talde bat gara bost kidez osatua: Cristina Martin, Zuriñe Olea, Arantxa Pesquera, Omara Garcia eta Andrea Fernandez.
Blog hau GIZA ESKUBIDEAK, GIZARTE ETA HEZKUNTZA POLITIKAK irakasgaiko lan derrigorrezkoa da. Lan honen zeregina eta helburua giza eskubide bat aukeratzea da eta horren inguruan hausnartzea da. Gure kasuan, Giza Eskubideen Aldarrikapenan azaldutako eskubideetatik, 7. atalean aldarrikatzen dena aukeratu dugu, gizonen eta emakumeen berdintasunean sinisten baitugu. Atal honetan azaltzen denez gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea. Denek dute aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta bereizkeria horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea.
Hau jakinda, gure helburua historian zehar emakumeen eta gizonen artean eman diren ezberdintasunak zuei erakustea da eta gaur egun oraindik dauden genero arteko desberdintasunak zalatzea da baita aldatzen sahiatzea ere. Hori dela eta, gonbidatzen zaituztegu gure bloga irakurtzera eta zuen iradokizunak, iritziak, kritikak… idaztea. Espero dugu denon artean gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak desagertzea eta denok kontziente izatea bien arteko ezberdintasunak bakarrik biologikoak direla, ezer gehiagorik ez.

 


Utzi iruzkina: