zinea

denetaz 1456131882395 DENETAZ (EKI-DBH4) | 2009-04-23 17:02

Zine klubak

Un poco de chocolate

Euskal Herria, 2008. Zuz.: Aitzol Aramaio. Akt.: Daniel Bruhl, Hector Alterio, Barbara Goenaga, Julieta Serrano. 96 min. Bizitzeko urte asko ez zaizkio geratzen gizon zahar bati. Akordeoiarekin etxetik ihes egin duen gazte batekin adiskidetasun berezi bat hasiko du. Horren lekuko izango dira zaharraren arreba eta erizain bat. SPrako tranbia eleberrian oinarritutako filma. Altsasu. Iortia kulturgunean. Gaur, 21:45ean.

RocknRolla



AEB, 2008. Zuz.: Guy Ritchie. Akt.: Gerard Butler, Thandie Newton, Tom Wilkinson, Jamie Campbell Bower, Gemma Arterton. 114 min. Lenny Londresko mafiakide bat da. Botere handia du, baina negozioa aldatzen ari da, ekialdeko Europako mafiak hiriaz jabetzen ari direlako. Sekulako lapurreta egiteko lehian dabiltza arrain handiak eta txikiak, baina Johnny Quid rock izarrak ditu hari guztiak eskuan. Aretxabaleta. Zaraia zineman. Gaur, 19:30ean.

Somers Town



+13. Erresuma Batua, 2008. Zuz.: Shane Meadows. Akt.: Thomas Turgoose, Piotr Jagiello, Elisa Lasowski. 75 min. Tomok 16 urte bete ditu, eta zerbitzu sozialetatik aske utzi dute. Londresera joango da bizitzera, eta han Marek etorkin poloniarra ezagutuko du. Bien artean adiskidetasun sendoa sortuko da. Basauri. Social antzokian. Gaur, 20:00etan eta 22:00etan.

The Soul of a Man



Alemania-AEB, 2004. Zuz.: Wim Wenders. Dokumentala. 103 min. Souleko hiru musikari mitikoren bizitza jasotzen duen dokumentala: Skip James, Blind Willie Johnson eta J.B. Lenoir. Beasain. Usurbe antzokian. Gaur, 21:00etan.

El desafío: Frost contra Nixon



+7. AEB, 2008. Zuz.: Ron Howard Akt.: Frank Langella, Michael Sheen, Rebecca Hall, Sam Rockwell. 122 min. AEBetako presidente ohi Richard Nixoni David Frost kazetariak egin zion elkarrizketan oinarritutako filma. Etxe Zuritik atera ondorengo hiru urteetan Nixon isilik egon zen, baina 1977an, bere agintaritzari eta Watergate auzia-ri buruzko galderei erantzutea erabaki zuen, David Frost kazetariarekin. Durango. Zugazan. Gaur, 20:30ean.

La clase



+7. Frantzia, 2008. Zuz.: Agnes Jaoui. Akt.: Agnes Jaoui, Jean-Pierre Bacri, Jamel Debbouze, Frederic Pierrot. 98 min. François irakasle gazteak frantseseko eskolak ematen ditu, auzo gatazkatsu bateko institutuan. Haren ikasleek 14 eta 15 urte inguru dituzte. Elgoibar. Herri antzokian. Gaur, 21:30ean.

La cuestión humana



Frantzia, 2007. Zuz.: Nicolas Klotz. Akt.: Mathieu Amalric, Michael Lonsdale, Laetitia Spigarelli, Jean-Pierre Kalfon, Valerie Dreville. 144 min. Simonek 40 urte ditu, eta SC Farb enpresako giza baliabideetako sailean psikologo lanak betetzen ditu. Enpresa horretan, produktu petrokimikoak ekoizten dituzte, eta Alemaniako multinazional bateko filiala da. Egun batean, lan berezia jarriko dio enpresako zuzendariak: Mathias Just arduradunari azterketa psikiatriko bat egitea. Lanak zailtasunak ekarriko dizkio Simoni. Gernika. Lizeo antzokian (JBA). Gaur, 20:30ean.

Flame y Citron



Danimarka, 2008. Zuz.: Ole Christian Madsen. Akt.: Mads Mikkelsen, Christian Berkel. 130 min. 1940. urtean, naziek Danimarka okupatu dute. Handik gutxira, Kopenhageko erresistentziako bi gaztek arriskuan jarriko dute bizia, nazien aurkako borrokan. Gernika. Lizeo antzokian. Bihar, 20:30ean.

Escondidos en Brujas



+18. AEB, 2008. Zuz.: Martin McDonagh. Akt.: Ralph Fiennes, Colin Farrell. 107 min. Londresko bi hiltzailek hiritik atera behar dute, operazio bat gaizki atera delako. Belgikako Brujas hirian ezkutatuko dira. Oñati. Herri zineman. Gaur, 20:00etan.

Encuentros en el fin del mundo



AEB, 2007. Zuz.: Werner Herzog. Dokumentala. 99 min. Antartikan barneratuko da Herzog dokumental honetan. Tolosa. Leidor antzokian (JBA). Gaur, 19:30ean eta 22:15ean.


Utzi iruzkina: