Etorkizunera begira
UNIBERTSITATEA
Selektibitatea ikasleen
%97k gainditu dute EHUn
Euskaraz proba egin dutenen artean handiagoa da gainditu dutenen portzentajea: %98,6. Iazkoa baino handiagoa da gainditu dutenen kopurua; %96k gainditu zuten orduan. NUPen zerbait baxuagoa da gainditu dutenen portzentajea, %94,23koa. Euskaldun gehiagok gainditu dute han ere, %96k.
Datuak eman ditu NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere: %94,23k gainditu dute selektibitatea. D ereduko ikasleen %96k gainditu dute; A eta G eredukoei dagokienez, %93,68k. Iazko datua baino kaskarragoa da gainditutakoena: %94,73koa zen orduan. 2.460 ikasle aurkeztu dira deialdira, eta 142k ez dute gainditu. Bigarren aukera bi aste barru izango dute, hilaren 27an, 28an eta 29an. Batxilergoa gainditu ez zutelako aurkezterik izan ez zutenak ere joan ahalko dira proba horretara.
Aurten Hego Euskal Herriko 12.000 gazte inguruk egin dute unibertsitatera sartzeko hautaproba; erdiek baino gehiagok, euskaraz; Araban, lehen aldiz, ikasle gehiagok egin dute azterketa euskaraz, gazteleraz baino.
Ipar Euskal Herriko ikasleek ekainaren 18 eta 22 artean egingo dute Baxoa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: