OSO TXIKIA NINTZELA (DBH 1 EUSKARA)
DBH 1eko bigarren hiruilekoan gure irakasleka gure ikas ibilbidea idazteko essan zigun modu labur batean oso txikia nintzela izenburuarekin.
Manex:
Oso txikia nintzela Itsasondoko haurtzaindegian hasi nintzen eta hiru urte bete nituenean Villa Eugeniara joan nintzenean eta … Aitziberrekin egon nintzen bi urtzez eta oso pertsona berezia da orain niretzat txikitatik ezagutzen gara eta. Lau urteko gelan nire lagun minetako bat joan zen eta tristura handia eman zidan. Bost urteko gela izan da oraingoz gehien gustatu zaidan maila ez genuelako lan handirik egiten eta psikomotrizitate gelara joaten ginelako.
Hurrengo urtean Jakintza ikastolara etorri nintzen eta LH1en hasi nintzen Iñasirekin. Gero LH2ra pasa nintzen eta denboraren makina bat egin genuen kartoiarekin eta etxetik ekarritako teklatuarekin. eta Asko gustatu zitzaidan proiektua.
Ondoren, LH3ra pasa nintzen eta Mariajerekin egon nintzen.
Han gure lehen hiru eguneko bidaia eduki genuen, Sastarrainera. Oso ondo pasa nuen Sastarrainen eta itzuli nahiko nuke. Hurrengo urtean hau da, LH4n Mariajerekin egon nintzen berriro ere eta beste bidai bat eduki genuen baina oraingo honetan Zarautzera. Han ere ondo pasa nuen baina geihago gustatu zitzaidan Sastarraineko bidaia. LH5n andereño berri batekin egon ginen Gurutzerekin. Andereño honekin ez nintzen oso ondo moldatzen egiten ez nuenagatik ere zigortzen zidalako. Kurtso bukaeran gauza guztiak aldatu ziren nire ama berarekin hitz egitera joan zelako. Hortik aurrera ez zidan geihago zigortu eta hobeto moldatzen ginen. Hurrengo urtean ere berarekin egon nintzen baina urte hartan hobeto moldatzen ginen orduan ondo egon nintzen. Zuhatzara bidai bat eduki genuen eta oraingoz nire gustukoena izan da.
Getari:
3.URTEKO GELA : Ni 3 urteko gelan hasi nintzen ikastola txikian; Ordizian, hasieran `B´ gelan jarri zidaten eta hor egon nintzen aste bat geroago, aldatu egin zidaten ,izan ere, `B´ gelan ume gehiago zeuden eta `A´ gelara pasa zidaten. Nire ordutegia berezia zen, ni ez nintzen besteak bezala joaten ikastolara; ni 10:00etatik 12:00 etara joaten nintzela ikastolara eta besteak, 9:00 etatik 12:30 etara. Ordutegi hori neukan nire ama aurdun zegoelako eta zaintzaria ninduelako.
1.MAILA: Lehengo mailan ikastola handira joan nintzen eta oso pozik joaten nintzen ikastolara,nire irakaslea Iñaxi deitzen zen eta oso jatorra zen berarekin ikasi nuen idazten eta irakurtzen, lehenengo mailan oso ondo pasatzen nuen.
2.MAILA: Bigarren mailan andereñoa aldatu zidaten Iñaxi jubilatu egin zelako, Mertxe jarri zen gure irakasle bezala berarekin ere oso gustora nengoen. Gainera urte horretan betaurrekoak jarri zizkidaten eta lotxatuta egoten nintzen.
3.MAILA: Hirugarren mailan gelak nahastu genituen eta beste lagun batzuk egin nituen, andereñoz ere aldatu genuen niri Montse tokatu zitzaidan. Niri lagunak egitea pixka bat kostatu zitzaidan, izan ere, lagun berriak etorri zirelako `Tomas eta Gabi ´ baina ni betiko lagunekin ibiltzen nintzen eta pixkanaka beste lagun batzuk egiten hasi nintzen et lagun asko egin nituen denak oso jatorrak ziren.
4.MAILA: Laugarren mailan gela berdinekin eta irakasle berdinarekin jarraitzen genuen baina, izan ere, (??))lagun asko egin genituen eta gure kuadrilla sortu zen eta ortik aurrera “Kurbixx” izan ginen.
5.MAILA: Bost garren mailan irakaslez bakarrik aldatu genuen eta gainera lagun berri bat etorri zen gure gelara`ekhi´ zaldibiko bat nik ezagutzen nuen baina ez nuen berarekin hitz egiten.
DBH1: DBH an pentsatzen nuen zailagoa izango zela eta irakasleak zorrotzagoak izango zirela gainera gelak nahastu ditugu eta hasieran ez zitzaidan nire gela gustatu baina orain nire gelan oso gustura nago eta irakasleak ez dira ain zorrotza oso gustura nago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: