GURE LOGELAREN DESKRIBAPENA (DBH1)

No profile photo DBH | 2022-03-25 13:06

DBH1eko lehenengo hiruilekoan gure gelen deskribapen bat eskatu ziguten eta hona emen guk egindakoen pare bat adibide:

Manex:

NIRE LOGELA

Logelan sartu eta ezkerretara horma zuri bat dago, eta hormaren kontra nire ohea autoz beteriko maindire iletsu batez estalia. Honen gainean kuxin bat dago eta bi panpina honen kontra. Ohearen atzealdean dagoen horma zurian, kristalezko leiho karratu bat dago, eta bertatik nire etxe pareko aparkalekua eta etxea ikusten dira. Honen behealdean, berogailu zuri laukizuzen bat dago, eta honen urbil bi tiraderaz osaturiko armairu karratu bat nire amak dekoratua. Sabaian, lanpara bat dago gurutze formarekin. Eskuineko horma zuriaren kontra beste ohe bat dago baina oraingo honetan estaltzen duen maindire iletsua autoz beterik egon, animaliaz josirik dago. 

 

Getari:

NIRE LOGELA:

Gelan sartu eta aurrealdean idatz mahai bat dago, idatz mahaiaren gainean nire argazki batzuk eta lanpara. Horren goialdean bi argi daude eta tartean errealeko poster handi bat , behealdean liburuen kaxoi hori bat eta ondoan egurrezko aulki bat dago.Egurrezko mahaiaren eskuinaldean jostailuen kaxa bat dago  jostailuz beteta, aldamenean leiho handi eta eder bat dago, horren ezkerraldean nire litera dago;beheko ohea nire anaiarena da eta goikoa nire ohea da, azpian apal batzuk daude, horren ondoko paretan arroz koloreko tximeletak daude pegatuta, eskuinaldean beste leiho txikiago bat dago, azpian berogailu txuri eder batekin, horren ondoan arroparen armairu  handi bat dago eta eskuinaldean nire anaiaren zalditegi txiki bat dago. 

Eta horixe da nire logela.

   

 

 

 


Utzi iruzkina: