EUSKARA, MIKROIPUINA (DBH3)

No profile photo DBH | 2022-03-18 13:22

DBH3-ko hirugarren hiruilekoan, Gorkak mikroipuin bat egitea proposatu zigun eta guk ikasle txintxoak bezala egin genituen mikroipuinak,hona emen bi.

Getari:

UXIAREN AMETSA:

Uxiari txikitatik gustatu zaizkio zaldiak eta zalditegi eder batean ibiltzen zen, Uxiak montatzen hasi zenetik nahi izan zuen zaldi bat, baina ez zeukan toki nahikoa edukitzeko. Urteak aurrera zihoatzen eta Uxiaren gurasoak etxez aldatzea aukeratu zuten Uxiak zaldi bat edukitzeko. 

Txabola eginda zegoen baina orain zaldia falta zen, aurkitu zuten zaldia eta zalditegikoa zen eta ziztu bizian nahi zutela esan zuten. 

Zaldia ekarri zuten eta hilabeteak aurrera zihoaztela geroz eta potolago zegoen, albaitariari deitu zien eta umedun zegoela esan zien, ordundik gutxira moxala jaio zen eta Uxiak erabaki bat hartu zuen, zaldien kriadore bat izan behar zela. 

Su-dur

Manex:

IMIGRAZIOAREN ALDE ILUNA

 Ipar Afrikako lurmuturrean gaude, gaur oso pozik sentitzen naiz azkenean Europara joango naiz. Gizon armatu batzuek Europara joateko aukera eman didate nire diru guztia eta hemen nuen etxea emateagatik, esan digute txalupan lau orduz aurrera jarraituta aixe iritsiko ginela. Azkenean abiatu gara.

    Iada hamabi ordu pasa dira eta oraindik ez gara iritsi, ez dakit azkenean iritsiko garen, esperantza galtzen hasita nago. 

    Bi egun pasa dira abiatu ginenetik, egarri handia dugu eta oraindik ez dugu lurra ikusten. Gaur esnatu bezain laster lurra ikusi dut txalupan ni bakarrik gelditzen naiz gainontzekoak egarriaz hil dira gogo guztiaz egin dut igeri eta azkenean iritsi naiz.

Mani

 

 


Utzi iruzkina: