Deontologia

twitter: Danel12Alvarez Danel Álvarez | 2017-10-04 00:00

Bloga:

 

Asteartea 26:

 

Gaur, Ikus-entzunezko zuzenbidea eta deontologia lan sekuentzia jarraitu dugu, baina, kasu honetan, A taldekoek, abizenen arabera alfabetikoki ordenatutako lehenengo hogeita lauak, Aitor Zuberogotiarekin deontologiari buruz ikasten hasi gara.

 

Gai honekin hasiz, Nightcrawler film amerikarra ikusi dugu, non protagonistak bi kazetari diren. Bertan, horietako batek bizitza tamalgarria pasatu ostean lana aurkitzen du kazetaritza enpresa batean, eta bere kide batekin AEBtako hainbat krimen aztertzen dituzte, horietako batzuk polizia baino lehen, eta autoz joaten dira bakoitzera. Hala ere, langile berriari kostatu egiten zaio askotan autoan indikazioak ematea, eta horrela hainbat kasuen azterketara berandu iristen dira.

Azkenean, krimen kasu batean kazetari berriak hainbat tiro jaso ondoren hiltzen da, eta besteak ez dio laguntzen, kasu askotan bere erruagatik berandu iritsi ondoren, lan asko galdu duelako.

 

Nire ustez, pelikula honek erakusten duena lanean adi egon eta zentzuarekin jokatu behar dela da, baina hala ere pertsonen integritatea jokoan dagoenez, ez zait bidezkoa iruditzen filmaren amaieran kazetari zaharrenak egiten duena. Azken finean, nahiz eta besteak lan batzuetan akatsak egin, bizitza bat salbatu behar denean hori da premiazkoa eta ez lan postua.

 

Pelikula ikusi ondoren, klasean aipatu dugu bertan ikusi eta ikasitakoa, eta hainbat iritzi egon diren arren, ondorio nagusiena nik arestian aipatutakoa izan dela uste dut.

Hala ere, beste iritzietatik zerbait apuntatzeko, pelikulan gertatzen den kasu batean nola pertsonen gorputzak, hasieran pixelatuta ez dauden arren, telebistan agertzerakoan pixelatuta agertzen diren, deontologiaren arau nagusienetako bat erabiliz.

 

Bestaldetik, “Odol hotzean” testuari dagokionez, hemen ikusi dezakegu errugabetasun presuntzioaren erabilpenak zein eragin izan dezakeen, non pertsona bat hiltzerakoan, bere jaioterria edo arrazari ematen zaio nagusitasuna. Kasu honetan, adibidez, idazleak Gara, Berria eta El correoko kasuak aipatzen ditu. Garak dioenez, Ofelia Hernandez Guatemalan jaio zen. El correok, aldiz, Nikaraguan jaiotakoa zela esaten du. Berriak, aldiz, ez du bere jaioterria aipatzen, berri honetan benetan garrantzitsua denari garrantzia emateko, pertsonaren hilketari.

 

Azkenik, gaurko berri nagusien azterketa sakon bat eginez, igande honetan katalunian gertatuko den erreferendumari buruzko berri bat interesgarria iruditu zait. Izan ere, gaur Kataluniako presidentea den Puigdemontek Frantziar LCI telebistan egindako elkarrizketa batean, errefendumaren ondoren Espainiarekin independentzia negoziatzeko denbora tarte bat utziko duela esan du.

Nire ustez, denbora tarte horretan Kataluniako biztanleei independentziarako negoziazioak nolakoak izatea nahi duten galdetzea ondo egongo litzateke, haiek izango baitira igandeko erreferendumean parte hartuko dutenak.

 

Asteazkena 27:

Gaur, atzo ikasitakoaren ildoa jarraituz, hirunakako zortzi taldetan banatuta aurkezpenak egin ditugu. Talde bakoitzak bi gai landu ditu, bata bestearen jarraipena izanik.

 

Horrela, aurkezpenekin hasi gara, eta arbelera atera den lehen taldea Mercedes del Ama, Ane Garmendia eta Mari Garcíak osatutakoa izan da. Hauen gaiak Etika eta morala eta Suizidioak eta Istripuak izan dira.

Lehenengo gaian, etika eta morala kontzeptuak zer diren adierazi dute, eta haien arteko diferentziak aipatu dituzte. Etika, hausnarketa bat egiterakoan sortzen diren ondorioak dira, filosofiaren adarra da eta norbanakoaren barnetik dator. Morala, aldiz, gizarteak inposatutako arauak dira, adibidez, “prejuizioak” edo errugabetasun presuntzioa, non pertsona ezagutu baino lehen kritikatu egiten dugu bere izaera fisikoagatik, arrazagatik edo jaioterriagatik.

Hala ere, biek berdintasun bat dute: jokabideak arautu eta epaitzeko eskubidea.

Bestaldetik, bigarren gaian suizidioak eta istripuak gertatzen direnean jarraitu beharreko jokabidea azaldu dute. Hauek gertatzerakoan, biktimen familiarrekin sentiberatasuna izan behar dela eta identifikatu aurretik gertatutakoaren abisua eman behar dela aipatu dute, ustezkorik gabe, berri faltsu edo konfusoak ez sortzeko asmoan.



Bigarren aurkezpena, Markel Bazanbide, Nerea Aginagalde eta Beñat Abasoloren taldeak egin dute. Honetan landu dituzten bi gaiak Deontologia eta Etika eta Iritzia izan dira. Deontologiari dagokionez, lanbidean jarraitu behar diren arauen zientzia dela azpimarratu dute, eta etikak, aldiz, ona eta txarra kontzeptuak aztertzen duela. Beraz, gizartean bete behar diren arauak etikak agintzen ditu, baina mundu profesionalean, aldiz, deontologia da hauen agintaria.

Iritziari dagokionez, hedabideetan adituek egin behar dutela adierazi dute, eta ez bertan ezta informatiboetan ere ezin dela publizitaterik egin.

 

Hurrengo talde-aurkezpena, Mikel Carrillo, Miren Aretxaga eta Ander Arrarasek sortutakoa izan da, non Prentsa Kontseilua eta Iturriak gaiak aurkeztu dituzten.

Prentsa kontseilua biztanleek kalterik ez jasotzeko sortutako kontseilu bat da, eta espainian ez dagoen webgune erakunde erregulatzaile bat da, hedabideetan sortzen diren akatsei buruzko kexak jasotzen eta aztertzen dituena.

Iturriak, aldiz, argi eta garbi aipatu behar dira, izen ofizial eta zehatzak emanez. Berrian, adibidez, anonimotasuna ez da onartzen.

 

Ikus-entzunezko Kontseilua eta Ohorea eta Irudia izan dira laugarren aurkezpenean Ane Garcíak, Alba Gonzálezek eta Amaia Bargallók landu dituzten bi gaiak.

Ikus-entzunezko Kontseiluak aurreko aurkezpenean landutako Prentsa Kontseiluarekiko antzekotasun handia du, baina Ikus-entzunezko Kontseiluak bakarrik, bere izenak esaten duen bezala, Ikus-entzunezkoetan eragina du, haien erakunde errregulatzailea baita. Horretaz gainera, bertan agertuko diren edukiak eta publizitatea banatzen ditu.

Ohorea eta Irudiaren kasuan, bestalde, adierazpen askatasunaren muga direla deritzote, eta intimitatean grabatutako bideoak debekatuta daudela baita ere.

Bostgarren aurkezpenean tratatutako gaiak, aldiz, Opariak eta eroskeria eta Errugabetasun Presuntzioa izan dira. Aurkezpen hau Nerea Elorzak, Maider Donosok eta Uxue Botasek egin dute.

Opariak eta eroskeria gaian, helburu bat tranpa eginez lortzeko dirua ordaindu edo opariak ematen direla azaldu dute, eta Goiena Komunikazio taldeak, EiTB eta Rtve adibide moduan jarri dituzte, ez dutelako eroskeria onartzen.

Errugabetasun presuntzioa, aldiz, pertsona ezagutu aurretik egin ohi diren akusazioek osatzen dute, adibidez, arrazakerian edo sexu-desberdintasunean gertatzen direnak (batzuetan arabiar guztiak terroristak direla pentsatzen dugu, neskak prostitutak edo mutilak tratu-txargileak). Jaiotzetik, pertsona guztiak errugabeak dira, gure pertsonalitatea aldatu daitekeen arren. Hedabideetan hainbat gertaera egoterakoan, “akusatua” edo “ustezko” terminoak erabili behar dira.

 

Ondoren, Leire Altuna, Ane Bengoa eta Peio Azaolaren taldeak Gizarte erantzukizuna eta Akatsak Zuzentzeko Eskubidea gaiak landu ditu.

Gizarte erantzukizuna, komunikabideek gizartearekiko duten paktu bat da, eta hedabideak gobernuaren menpe dauden arren, haien eginkizuna gizarteari informatzea dela dio paktu honek.

Bestetik, Akatsak Zuzentzeko eskubideak eta errektifikazio eskubideak antzekotasun handia dute, afektatuek denuntziatu dezaketelako, zuzendariak errektifikazioa agindu dezakeelako eta estatuaren edo beste pertsona baten defentsarako eskubide hau ukatu egin daitekeelako.

 

Aurkezpena egin duen azken aurreko taldea Ander Apaolaza, Oihane García eta Begoña de Luisena izan da, eta Zehaztasuna eta objektibotasuna eta Arraza eta Sexukeria gaiak aztertu dituzte.

Zehaztasuna, gertakariei buruzko berrietan egon behar da, pertsonei informatzeko balio duelako. Obejktibotasunean, aldiz, edozein gairi buruz pertsona bakoitzaren iritzia agertu daiteke, berri bat ez den einean. Beraz, iritzi eta informazioaren arteko desberdintasuna azaldu dute.

Arraza eta sexukeriari dagokionez, hedabide guztiek diskriminazio sexual, homofobo eta arraziala baztertzen dutela diote, eta bide hori jarraitu behar da gizartean, haien esanetan.

 

Azkenik, gure txanda izan da, eta nik, Alba de Lucas eta Jon Aguirrerekin batera Irudiak eta berriak lortzeko baliabideak eta Adingabeak gaiak aurkeztu genituen.

Lehenengoan, kazetariek informazioa lortzeko eta hori publikatzeko erabiltzen dituzten baliabideak aztertu genituen. Kazetariek, informazioa emateko elkarrizketak, argazkiak, bideoak,... erabiltzen dituzte, baina hauek publikatzeko haietan agertzen diren pertsonen baimena behar dute, eta baita hauen eskubide pertsonalak (intimitatea, ohorea, duintasuna, hizkuntza askatasuna,...) errespetatu ere. Gainera, informazioa ezin dute bakoitzak bere eran publikatu, baizik eta haien medioaren estilo liburuaren arabera. Adibidez, Eitb-ko                 kazetari batek Eitbko estilo liburuak esaten duen bezala argitaratu beharko du informazioa.

Adingabeei dagokionez, bakarrik bere guraso edo tutoreen baimenarekin izango dira filmatuak, eta kasu konkretuak direnean, aurpegia pixelatuta izan beharko da telebista zein beste medioetan agertzerakoan. Aldiz, gai konkretuak ez direnean eta toki publikoetan agertzen badira umeak, ez du zertan pixelatua izan behar haien aurpegia.

“Ni al kaeda naiz” testuaren hausnarketari dagokionez, idazleak Errugabetasun Presuntzioa salatzen du, poliziak Moussaoui atxilotzen duenean, hedabideek bera deskribatzeko “kanpotarra”, “arabiarra” eta bezalako terminoak erabiltzen dituztelako. Esan beharra dago, Moussaoui Baionan jaiotakoa dela, Euskal Herrian, Iparraldean hain zuzen ere. Baina, kasu honetan, Berriak Moussaoui bakarrik hemen jaioa dela dio, eta berria “Mundua” sailean kokatzen du. Beste kasu batzuetan (batez ere euskaldunek eragindako kasu positiboetan) Berriak ez dauka arazorik haien jaioterriaz hitz egiteko: Bixente Lizarazu, Maurice Ravel, Aitor González,... baina Moussaouiren kasuan, atentatu batean inplikatua egon denez, ez du esaten euskaldun gizartean integratuta dagoenik, hori egia den arren.

Hau bezalako kasu asko gertatzen dira egunero gizartean, mundu osoan zehar, eta guk, herritarrok, hau saihestu behar dugu.



Azkenik, gaurko berriei dagokionez, Igandean izango den berri batek deitu dit atentzioa. Izan ere, Puigdemontek erreferenduma konbokatu zuenetik, guardia zibilak hori ez gertatzeko hainbat baliabide (kaxak, sobreak, paperak) kendu dizkio Parlamentari. Gaurkoan, aldiz, ez dute ezer kendu, baina Kataluniako Generalitateak Parlamentean aprobatutako legeak agintzen duena saihestu du, eta erreferendumaren ondorengo 48 orduetan independentzia aldarrikatu nahiko dutela esan du Kataluniako Turull diputatuak. Beraz, hau horrela izango balitz, Kataluniako gobernuak legea urratuko luke, eta Turullen iritziz, espainiako gobernuarekin negoziazio bat egin beharko litzateke independentzia lortzeko.

 

Nire ustez, Turullek arrazoia dauka hau esaterakoan, baina hori egin aurretik, kataluniarrei prozesua nola izan beharko den (independentzia zuzenean aldarrikatu edo Madrilgo gobernuarekin negoziatu) galdetzea hobea izango dela pentsatzen dut.



Osteguna 28:

 

Ostegun honetan, lana egiteko eguna izan dugu talde bakoitzak, biharko aurkezpenak prestatzeko. Nire taldean, Desagertuak gaiari buruzko informazioa bilatu dugu atzo aurkezpenak egin genituen talde berdinean. Hiruon artean banatu dugu bilatzeko informazioa. Jonek eta Albak Ylenia Carrisi eta Lydia Lozanoren kasuari buruzko informazioa bilatu dute, eta nik bertan sortutako iskanbilei buruz kode deontologikoek

zer dioten aurkitu dut, FAPE eta Kexa Komisioen webguneetan.

Informazio guztia biltzerakoan, bakoitzak guztia birpasatu du, biharko aurkezpena ondo prestatzeko.

 

Bertsio ofizialak dio testuan, idazleak bi berri azaltzen ditu: frantzian eta elgoibarren atxilotutakoen kasuak. Bietan, hedabideek itxuraz gertatutakoa kontatzen dutela dio idazleak, eta haien lana bertsio ofizialak ematea dela dio.

 

Gaur egungo berriei dagokionez, politikakoa ez den berri bat interesgarria iruditu zait. Duela denbora bat, Susquedako urtegian bi pertsona desagertu zirelakoaren abisua jaso zuen poliziak, baino gaur arte ez da benetako bertsioa azaldu. Azken egunetan, hedabideek, bi pertsona hauek hilda egongo zirelakoaren susmoa zuten arren, desagertuak zeudela esaten zuten. Gaur, aldiz, konprobatu da bi pertsonak erahilak eta harrien bidez uretara bultzatuak izan zirela. Beraz, kasu honekin ikusi dezakegu bertsio ofiziala jakin arte ezin dela zehaztasunik gabe ezer esan.

 

Ostirala 29:

 

Gaur, asteazkenean egindakoarekin batera, talde bakoitzak Deontologiari buruzko kasu bat aztertu ondoren aurkezpenak egin ditugu, hedabideetan egon diren akatsetaz ikasteko eta berriz ez egiteko. Taldeak lehengo eguneko berdinak izan dira.

 

Atera den lehenengo taldea Maider Donosorena izan da, eta Emakumeen presentzia hedabideetan Rioko olinpiadetan izan da bere kasua.

Talde honek, Rio de Janeiroko olinpiadetan emakume eta gizonen kirol probei buruz hitz egiteko, hedabideek oso tratu desberdina erabili zutela salatu dute, emakumeengan oso hizkuntza matxista erabiliz. Hainbat adibide jarri dituzte egoera salatzeko: arku-jaurtiketako hirukote potoloa (QS Quotidiano Sportivo egunkariak horrela titulatu zuen Guendalina Sartori, Lucilla Boari eta Claudia Mandiak egindako probaren emaitza onei), Corey Codgell (bere meritua baino gehiago, bere senarraren lana aipatu zuten, bere emaztea zela jarriz), Angola-Errumania eskubaloi partidaren kasua (Marcak bere twitterrean Angolako atezainaren neurriak eman zituen, hamburguesa eta patata frijituen emotikonoekin jarraipena emanez, potoloa zegoela adierazteko), El Mundok neska eta mutilen aparientzia fisikoari buruzko artikulu bat argitaratu zuen (buenorros eta buenorras, olinpiadetan parte hartzen zuten eta fisikoki lirainak ziren mutil eta nesken irudiak emanez), igeriketan neska baten emaitza ikusterakoan kazetariak “gizon bat izango balitz bezala” terminoak esan zituen kasua, Mireia Belmonte eta atzeko mutilaren kasua (igeriketa proba ondoren, Mireia erdi makurtuta eta atzean mutil bat, kasualitatez postura sexual batean bezala agertzen), eta suediar panpinen kasua (neska oso lirainak zirenez, kirolari deitu ordez panpin deitu zieten).



Ane Garmendiaren taldeak aztertutako kasua Suizidioena izan da, Budd Dwyerren suizidioa hain zuzen ere.

Dwyerr, enpresari amerikar bat zen, eta bere enpresa egoera ekonomiko txar batean sartu ondoren, prentsaurreko batean bi gutun irakurri zituen, bat bere familiarentzat eta bestea bere langileentzat. Hau egin ondoren, kameren aurrean pistola bat atera eta bere buruaz beste egin zuen.

 

Hurrengo taldea Ander Arrarasena izan zen, Irudi eta soinu grabazioa gaia azalduz. Gai honek grabatutako lekuei ordaindutako diru kopurua zehazten du, eta talde honek Zumaian gertatutako kasu bat azaldu du.

Askok dakigunez, Zumaia oso herri polita da, eta hainbat filmetan agertzen da, horien artean “Ocho apellidos vascos” eta “Juego de tronos” filmak. Bietan agertzen da Itzuruneko hondartza eta Flyscha, baina aurrekontua eskatzerakoan, Zumaiako udalak eskatutakoa HBOri (Juego de tronosen ekoiztetxea) Mediaseti (Ocho apellidos vascosen ekoiztetxea) baino hamar aldiz handiagoa izan zen, lursail berdinean filmatzeagatik.

Esan beharra dago, HBOk euskal kostako herria aproposa ikusi zuela bere printzipioetako bat betetzeko: ez filmatzea beti toki berdinetan. Gainera, turistikoki, Ocho apellidos vascosek egin zuen bezela, asko hobetu da herriaren egoera, eta bertako alkatea oso pozik dago arrazoi horregatik.

Hala ere, turismo gehiegi egoteak spoiler kasuak gertatzea eragin izan du.



Leire Altunaren taldeak, aldiz, Pribatutasuna gaia azaldu du. Bertan, Lady Dik jasan zuen persekuzio egoera aztertu du, zeinek Karlosengandik banandu ondoren, paparazziengandik izugarrizko akosoa jasan zuen. Hain handia izan zen hau, non bere heriotza eragin zuen istripuan, kazetariek berarentzat laguntza eskatu ordez, argazki bat atera zioten. Handik hogei urtera, autopsiak bere heriotzaren kausa argitu zuen: gidaria edanda eta drogen menpean zegoen.



Beste gaietako bat Adingabeak izan zen, eta Oihane Garciaren taldeak egin du bere aurkezpena.

Egunero, telebistan hainbat haurren aurpegiak pixelatuta agertzen dira, baina ez kasu guztietan. Omayra Sánchezen kasuan, adibidez, Ecuadorren izandako hondamendi baten ondoren, Omayra harrapatuta geratu zen bere familiarren artean, bizirik bera bakarrik zegoela. Honi, bere amarentzat mezu bat bidaltzeko grabatzen ari zirela esanda, telebistak bere hitzak hartu zituen eta munduan zehar zabaldu zituen. Ondoren, Omayra adingabeen ikur bat bihurtu zen, eta bere amak ez zuen denuntziarik jarri.



Ane Garciaren taldeak jarraitu du aurkezpenekin, eta Errugabetasun Presuntzioa landu du. Hau ondo azaltzeko, Diego Pastrana ustezko erahilearen kasua eman dute. Lehengo egunean aipatu genuen bezala, errugabetasun presuntzioa zera da: “pertsona ezagutu aurretik egin ohi diren akusazioek osatzen dute, adibidez, arrazakerian edo sexu-desberdintasunean gertatzen direnak (batzuetan arabiar guztiak terroristak direla pentsatzen dugu, neskak prostitutak edo mutilak tratu-txargileak). Jaiotzetik, pertsona guztiak errugabeak dira, gure pertsonalitatea aldatu daitekeen arren. Hedabideetan hainbat gertaera egoterakoan, “akusatua” edo “ustezko” terminoak erabili behar dira.”  Honen kasuan, aldiz, bere neskalagunaren Nadia Blanco haur txikia ohetik erori eta kolpeengatik hiltzerakoan, hainbat medioek Pastranari bota zioten hilketaren errua, nahiz eta bere neskalagunak hori horrela ez zela aitortu zuen behin baino gehiagotan.

 

Azken aurreko aurkezpena Markel Bazanbideren taldeak egin du, Manipulazioa gaia aztertuz. Jakina da hedabideetan manipulazio kasuak existitzen direla, baina kasu horiek salatu behar dira. Kasu horietako bat Antena 3ek egindakoa da, non Pablo Iglesias eta Jordi Évoleren arteko elkarrizketa bat haien gustora manipulatzen duten, Iglesiasek beste galdera baten erantzunean esandako esaldi bat tokiz aldatu eta beste galdera batean jartzen duten.

 

Gaur, gu izan gara berriz ere azken aurkezpena egin dugunak, eta Desagertuak gaia aztertu dugu. Honetan, Ylenia Carrisi eta Lydia Lozanoren gertaera azaldu dugu. Lozanok, Sálvameko kazetariak, Carrisi duela urte asko desagertu ondoren oraindik bizirik zegoela eta probak zituela aitortu zuen, baina proba horien egitasuna aztertu zenean, gezurrezkoak zirela konprobatu zen. Hau guztia Carrisiren aitaren aurrean egin zen, eta egoera salatu ondoren Telecincok eta Lozanok ez zuten isunik jaso, berriz hori ez egiteko agindua baizik.




Bestaldetik, The others testuari dagokionez, idazleak ekuatoriarrek eta beste hainbat herrialdetako pertsonek hedabideetan jasotzen duten tratua salatzen du, indigenak deitzen zaielako, nahiz eta gu bezalako pertsonak diren arren.

Horretaz gain, testuan frantziar ume batek jasotako tratua azaltzen du. Ume honi, bere etxean gertatutako sute baten ondoren argazki bat atera zioten, eta publikatzerako orduan, Berriak aurpegia pixelatu zion, ez El correok bezala.

Galdera da, kasu hauetan aurpegia pixelatu behar al da? Badirudi Berriak beti babesten dituela haurrak, baina El correori, ez zaio inporta umeen babesa informazioa ematerakoan.



Gaurko Berriei dagokionez, Espainiar Gobernuak Kataluniako erreferenduma ez egiteko hainbat neurri hartu dituela azpimarratu behar da, horien artean Kataluniako Mossoei aginduak betetzeko obligazioa jarriz. Nire ustez, orain Kataluniako gobernuak edozer gauza egin beharko du Mossoekin, batez ere bere biztanleen segurtasuna bermatzeko, Mossoak kataluniarrak baitira eta bertako biztanleek izango direlako erreferendumean parte hartuko dutenak.

 

 

Filmari buruzko galderak:

1.Komunikatzailearen ikuspuntutik, zeintzuk gai/jarrera arazotsu planteatzen dira filmean? Filmean planteatzen diren gairik arazotsuenak, amerikarrek Nikaraguan pertsona asko erahil dituztela eta kazetaria hiltzeko arriskuan dagoela dira.

2. Egin gai/jarrera horien azterketa eta hausnartu filmean ematen zaien irtenbideez. Lehenengo gaiari buruz, filmean ematen zaion irtenbidea egokia dela uste dut, amerikarren nagusiari erahiltzen diotelako, ondoren Nikaragua herrialde libre bat izateko.

 

3. Zer diote kode deontologikoek gai/jarrera horien gainean? Alderik badago kode desberdinen artean (aztertu pare bat kode/estilo-liburuk diotena)? Eitbk bere estilo liburuan pertsonen ohorea lehenesten duela esaten du, eta Goienakoak, aldiz, ohorea lehenesten duen arren, informaziorako garrantzitsua bada, emitituko duela dio.

 

4. Filmaren gaineko hausnarketa pertsonala

Filma oso interesgarria iruditu zait, kazetariek gure lanean jardun behar dugunean egin beharrekoari buruzko informazio asko ematen duelako, eta hortik ikasteko baliagarria delako. Gainera, herrialde batzuetan benetako egoera soziala nolakoa den erakusten du, eta baita ere nola beste herrialde batzuetako hedabideek benetako egoera nolakoa den ez duten esan nahi.


Utzi iruzkina: