Azken ekarpena

twitter: Danel12Alvarez Danel Álvarez | 2017-10-05 16:56
1

Berriak:

 

Azken egunetan, Espainian egoera soziopolitiko tentso bat dago Kataluniaren independentzia prozesuarekin. Horregatik, estatuko hedabideetan berri aniztasun handia dago, ideologia eta pentsaera desberdineko medioen arteko kontraesanekin. Hala ere, Kataluniako jendeak errepresio polizial ikaragarria jaso du bere eskubide bat defendatzeagatik: boto eskubidea. Beraz, hedabide bakoitzak bere herrialdekoa defendatuko du, batzuetan pertsonen eskubideak urratzen diren arren.

 

Berri horien artean, Rtvek bere web orrialdean idatzitako hau salatu nahi dut: “Agentes de la Guardia Civil en Cataluña denuncian el acoso a sus hijos en los centros escolares”.

Nire ustez, guardia zibilek arrazoia dute haien semealaben eskubideak defendatzerako orduan, umeek ez dutelako egoera polizialaren errurik. Baina honetaz aparte, Rtvek publikatzen ez duena Katalunian poliziarengandik abuso, kolpe eta errepresio gogorregia jaso duten pertsona asko daudela, eta guztien eskubideak errespetatu behar direla dio bere estilo liburuak, beti egia esanez: “La principal razón de ser de  RTVE es el derecho de todos los ciudadanos a disponer de una información veraz e independiente”.

Eitbren estilo liburuak dioenez, herritarren eskubideak errespetatu behar dira informazioa ematerakoan: “Informazio-eskubideak norabide bi dauzka —informazioa zabaltzea eta informazioa jasotzea—, eta EiTB norabide bietan dago herritarren zerbitzura”.

Goienakoak, aldiz, kazetariak egia bilatu behar duela dio: “Goienako kazetariak egiaren bila joko du, informazio egiazkoa, osoa eta zehatza lortu arte. Hori lortzeko bidezko bitartekoak erabiliko ditu, pertsonen eskubideak bortxatu barik”.

Kode deontologikoek antzeko zerbait esaten dute, baina CiCren arabera, kazetariak defendatu behar du pertsonen eskubidea: “El periodista debe defender el derecho a la información ante cualquier restricción a la transparencia exigida por el interés público”.

Egoera hau zuzentzeko, estilo liburuek pertsona guztien eskubideak defendatu behar direla esaten dutenez, egokia irudituko litzaidake pertsona guztiek jasaten dutena aipatzea.



Interesgarria iruditu zaiten bigarren berria, ABCk idatzitako hau da: “Puigdemont se reúne con el 'número dos' de Interior en la Junta de Seguridad”. Bertan, erreferendumaren kontrako gauzak esaten ditu, horien artean hainbat pertsonen pentsamenduak kontrolatu egiten direla, eta erreferendumaren alde egotea behartzen zaiela: Utilizan a niñas de ocho años para pegar propaganda del referéndum”, Si tu hijo no va a la huelga queda marcado, prefieres no correr el riesgo”,...

Egia esanda, afirmazio hauek pertsonen eskubide urraketa dakarte, baina ABCk, Rtvek bezala, ez du esaten Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak ikaragarrizko errepresioa erangin zutela Kataluniar askorengan, bakarrik bere ideologiaren aldekoak direnen eskubideak defendatuz.

ABCren estilo liburak ez du ezer esaten honi buruz, baina bai Eitbkoak (“Informazio-eskubideak norabide bi dauzka —informazioa zabaltzea eta informazioa jasotzea—, eta EiTB norabide bietan dago herritarren zerbitzura”) edo Goienakoak (“Goienako kazetariak egiaren bila joko du, informazio egiazkoa, osoa eta zehatza lortu arte. Hori lortzeko bidezko bitartekoak erabiliko ditu, pertsonen eskubideak bortxatu barik”), lehen aipatu dudan bezala, eta baita kode deontologikoek ere:  “El periodista debe defender el derecho a la información ante cualquier restricción a la transparencia exigida por el interés público”.

 

Arestian aipatu dudan bezala, pertsona guztien eskubideak defendatu behar dira, eta horretarako informazioa ematerakoan neutrala izan behar da, ideologia desberdinetako pertsonek jasaten dutena aipatuz.









Testua:

 

“Bagajea” testuan, Iñigo Arambarrik hedabide espainiar eta kanpotarretan egiten diren hainbat akatsen salaketa egiten du, hainbat estilo liburuetan onartzen ez direnak, zuzenbideak onartzen ez dituenak eta pertsonei arraroak iruditzen zaizkigunak.

Horien artean, Etxeizaren liburu autobiografikoarena (Etxeiza ordez Etxeita egon beharko zen idatzita), El Paísen Iñaki Aldekoa idazle eta editoreari egindako elkarrizketa (euskal kulturak hezkuntzan jasotzen duen utzipen-trataeraz gainera, El País bezalako egunkari batean oso arrunta ez den titular bat jarri ziotelako elkarrizketari: «Humanitateez jakin beharrezko gutxienekoak ez dira betetzen ari», eta Euskaraz idatzi zutelako), Iraken hildakoei Parisen egindako homenaldian Paul Eluarden poemak irakurtzea (Eluard duela 51 urte hil zen, eta 70 pasa behar dira bere obretako bat saltzeko), Radio Euskadin Nafarroako parlamentaria den Maiorga Ramirezi egindako aurkezpena (Ramirez, mutila den arren, neska bat dela pentsatzen zuten Irratian, eta horrela aurkeztu zuten: «Está con nosotros la parlamentaria foral de EA, Maiorga Ramirez...», eta nafarra denez ezezaguna da Radio Euskadin), Zumalabe aita-semearen arteko konfusioa (Jose Migel aita eta Joxemi semearen artean konfunditu ondoren, donostiako udalari errektifikatzeko eskatu zioten eta bakarrik titularra aldatu zuten), eta batez ere berri guzti hauek gazteleraz idatzita daudela salatzen du Aranbarrik.

 

Niri, honek pentsarazi nauena idatzi baino lehen estilo liburua irakurri eta ikasi egin behar dela da, eta baita euskaraz idazteari ekin behar diogula, euskararen maila ez ahultzeko.





Aste honetan ikasitakoa:

Aste honetan ikasitakoa nire ustez oso baliagarria izango zaigu etorkizunean, kazetarien behar eta obligazio asko ikasi ditugulako, eta hauek egiten dituzten akats asko berriz ez errepikatzeko balio izango digulako, beraz, oso ikasketa lan ona iruditu zait, eta horretaz gainera, klaseak ondo eraman ditugula pentsatzen dut. Hala ere, hainbeste pelikula jartzea nire ustez ez da oso egokia, eta teoria pixka bat gehiago sumatu dut faltan lan sekuentzia honetan.

 


Utzi iruzkina: