informatika

informatika Chuck is a Dios. | 2010-11-22 15:51

INFORMATIKA

-Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.

  • Ordenagailua: Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den makina elektronikoa da.

  • Hardwarea, ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak; softwarearen kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia.

  • Softwarea, ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.

http://www.tecnologiaycomunicacionessa.com/photos/computadores-seguridad-informatica-software.jpg

  • Periferikoak:

-Sarrerakoak:

1.Teklatua: Agindu eta datuak sartzeko balio duen periferikoa da, idazmakinetan ere antzeko teklatuak erabiltzen diren arren.

2.Sagua: Sagua ordemagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Eskuaren mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Sistema desberdinak daude:gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta laserrarekin funtzionatzen duten sagu berrienak

3-Scannerra: Irudien eskanerra, informatikaren testuinguruan, irudiak (argazkiak, marrazkiak, esku-idazkiak, objektuak...) atzitu eta irudi digital modura gordetzen dituen gailua da.

-Irteerakoak:

1-Inprimagailua: Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da.

2-Monitorea: Ordenagailuaren pantaila irteerako periferiko bat da, testu eta irudiak bistaratzen dituena, alegia.

3-Soinu Txartela: Soinu-txartela programa informatikoen bidez ordenagailu baten soinu sarrera eta irteera kontrolatzea ahalbidetzen duen txartela da.
  • RAM: RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.


  • CPU: Prozesatzeko unitate zentrala, PUZ edo, besterik gabe, prozesadorea, konputagailu digital baten osagaia da eta konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu.



Utzi iruzkina: