Birusak
BIRUSAK
Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuaren funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da.
Birusek fitxategi egikarigarrietan eransten da, hauen programazio-kodea aldatuz. Birusek nahita honda dezakete konputagailuaren datuak, baina badaude gogaikarriak direnak bakarrik. Birusek zabaltzea dute helburu nagusitzat haien burua kopiatuz, baina batzuek ekintza kaltegarriak burutzen dituzte, hala nola txantxa batetik konputagailuan kalte handiak eragin arte edo konputagailu-sarea blokeatuta utzirik.
Birus informatiko hauek detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak ere badaude, "antibirus" izenekoak.
Kutsatuta dagoen programa egikaritzen da, honela laneko memorian (RAM) birusa egoiliar geratzen da, nahiz eta birusa eduki zuen programaren exekuzioa bukatu den. Sistema eragilearen oinarrizko zerbitzuen agintea hartzen du birusak, ondoren exekutatzen diren programak kutsatuz ere. Azkenean Disko gogorrean gordetzen da kutsatutako programa, birusaren ugaltze prozesua osotuz. Laburbilduz birus batek hiru fase ditu:
- Sartu sisteman
- Kopiatu edo ugaldu
- Kalteak egin
Sailkapena
Kutsatutakoaren arabera
- Fitxategiak kutsatzen dutenak: Hauek ere beste hauetan sailkatzen dira:
- Eragin zuzeneko birusak: exekutatzen direnean beste programak kutsatzen dituzte.
- Birus egoiliarrak: Exekutatzen direnean memorian egoiliar geratzen dira eta programak exekuta (memoria sartu) ahala kutsatuak izaten dira.
- Abio-sektorea kutsatzen dutenak.
Beste autore batzuk bi mailatan bereizten dute:
- Fitxategi birusak
- Sistema eragileko birusak
Jokabidearen arabera
Birus informatikoko talde nagusiak (eta sinpleenak):
- Kluggers: Kutsatu eta bere kodea zifratzen dute inork ez atzemateko. Patroi batzuk jarraitzen dituztelako antzeman daiteszke.
- Viddbers: Sartzen diren konputagailuaren programak aldatzen dituzten birusak.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: