buruz-buru
Buruz-buruko txapelketa nagusiari dagokion lehenengo finalerdian, Aiamar Olaizolak 22 eta 13 irabazi zion Sebastian Gonzalez Askaindarrari.
Gonzalezek partidari hasera hobea eman zion arren, laster gerturatu zitzaion Goizuetako pilotaria. Nahiz eta Sebastianek pilota jotzeko garaian indar ikaragarria erakutsi, betiko arazoak nabarmendu zituen: Tantua azkarregi amaitu nahia eta pilota guztiak errebotera jo nahia.
Aimarrek aldiz, errekurtso askoko pilotaria dela erakutsi zuen, izan ere, hainbat pilotakada luze jo ondoren, tantua maisuki amaitzeko ahalmena baitu.
Nire iritziz, Iparraldeko pilotariak buruz-buruko jokua beste era batera planteatu beharko luke, honela, bere jokua hobeto aprobetxatzeko. Izan ere, gaur egun pilotari abiadurarik handiena ematen dion pilotaria da, baina, ezker paretan hobekiago gurutzatzen ikasi behar du inongo dudarik gabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: