Zuzeu!!

buruhauste 1456131752066 buruhauste | 2009-05-18 13:35


Beste egunean hitzaldi bat izan genuen eta bertan esan zigutenari buruz zerbait aipatzera behartuta sentitzen naiz. Webgune bat aurkeztu ziguten eta orain ni webgune honi buruz berria emango dizuet,  benetan merezi duen webgune bat delako.
Edozer idazteko askatasuna ematen dizun webgune bat nahi duzu? non zure aportazioak egin ditzazkezu eta era berean besteen artikuluak edo komentarioak irakurri? Sartu zaitezte Zuzeu webgunean, zu kazetaria izan zaitezken lekua, ez zarete damutuko. Bertan hainbat albiste, iritzi artikuluak… aurkitu dezakezu. Ez hori bakarrik, baita kanpoan bizi diren euskaldunen kronikak era;  atal desberdinak ditu, dena ondo ordenatuta, bideoak, bitxikeriak, eguraldia…
Gainera orria polita da eta interesgarria benetan. Dena den webgune honen gauzarik interesgarriena guzti hau euskeraz egiteko ematen duen aukera da. Askatasuna eta gainera euskeraz, zer gehiago eskatu dezakegu? Horrelako webgune gehiago gure eskura egotea, baina bitartean hor daukagu Zuzeu webgunea.
  
Hasier Etxeberria ZuZeuren sortzaileetakoa.


Utzi iruzkina: