TUENTI
Milaka Sare Sozial existitzen dira interneten zehar, nik gutxi batzuen izena ezagutzen ditut Facebook, Tuenti, Flickr…
Pasaden uda arte ez nekien ezta zer zen Sare Sozial bat. Lagun batek Tuenti-ri buruz hitz egin zidan, baina ez zidan inongo kuriositaterik sartu eta kontu bat sortzea kriston nagia ematen zidan. Azkenean lagunen artean konbentzitu zidaten eta kontua sortu nuen. Gaur egun ez naiz damutzen.
Ziur nago Tuenti nik ezagutzen ditudan aukerak baino askoz gehiago dituela, izan ere nik ez naiz oso trebea internetekin eta ez dut behar den bezala aprobetxatzen; baina nik egiten dudanarekin nahikoa dut. Tuenti lagunekin kontaktuan jarraitzeko aukera ematen dit, gaur egun kanpoan ikasten dudanez hori oso aukera ona da niretzako; hortaz aparte lagunekin argazkiak partekatzeko aukera ematen du eta beste gauza asko ere: bideoak zintzilikatu, eventoak sortu… oso erreza iruditzen zait leku honetatik nabigatzea, oso denbora gutxi behar izan nuen nola funtzionatzen zuen jakiteko.
Ia egunero sartzen naizela aitortu behar dut, gutxienez komentarioren bat daukadan edo ez jakiteko; baina behin sartuta eta komentarioei erantzuna emanda ez diot kasu gehiegirik egiten, nahiz eta irekita izan. Jende askok besteen kontuetan sartzen dira besteen argazkiak eta komentarioak ikusteko, nik ez dut interesik horretan.
Egia esan Facebook ez dut inoiz frogatu, entzunda daukat eta badakit nire inguruko jende pila erabiltzen duela oso gustura. Askotan esan didate erabiltzeko erraza dela, baina inoiz ez dut frogatu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: