teknologiaren arriskuak...
ORGASMO BAT
Nere belarrietara asko harritu nauen istorio bat ailegatu da. Neska gazte baten istorioa, intimitatea guztiz apurtzen duen istorio bat.
Orain dela denbora bat, ez dakit zenbat, neska gazte batek bere mugikorra eskuan zuela bideo bat grabatu zuen non bera agertzen zen masturbatzen. Hasiera batean bideo hori urrun zegoen bere mutil lagunarentzat izan behar zen, baina neskaren hanka-sartze bat izan zela eta, mugikorra taberna batean utzi zuen ahaztuta. Bertan gazte talde batek aurkitu zuen. Gazte talde hau ez zuen beste ideia onik izan eta bideoa jendeari erakusten eta pasatzen hasi zen. Egun gutxira herri horretako gazte guztiak ikusita zuten bideo hori. Neskak lan egiten zuen lekura joaten hasi zen jendea eta neskari adarra jotzen hasi ziren. Neskak, nahiz eta hasieran aurrera jarraitzen saiatu azkenean bizi zen tokitik joan behar izan zuen bere lana, lagunak, familia eta bizitza guztia atzean utziz; leku berri batean asteko, historia ezagutzen ez zen leku berri batean.
Gaur egun teknologia guztiz aurreratua dago, informazio aldaketa erraza eta azkarra da; baina, segurua da? Teknologiak ematen digun askatasuna askotan gure kontra jo dezake. Askotan ez gara konturatzen noraino den arriskutsua internet edo teknologiak eskaintzen dizkigun beste hainbat gauza.
Gainera teknologiaren arrisku honi jendearen moral falta gehitu behar zaio kasu honetan. Kontu handiz ibili behar da, ezin dugu gauzak edonon grabatu edo eduki. Argi dago gaur egun mugikorrak ez direla gauzak gordetzeko leku aproposak, are eta gehiago oso pribatua edo intimoa bada bertan gordetzen duzuna. Mugikorra edonon galdu dezakegu edo lapurtu al digute. Birritan pentsatu behar dugu horrelako gauzak etxetik ateratzeko orduan. Alde horretatik, egia esan, neskak ez zuen ardurarekin jokatu; neskak ez luke mugikorrarekin etxetik atera behar bideo horiek ordenagailura pasatu eta ezabatu aurretik, eta inolaz ere mugikorra ardura gabe hortik utzi. Baina berak ez du inongo errurik, benetan gaizki jokatu zuenak mugikorra aurkitu zuen gaztea da. Guztiz morala gabekoa iruditzen zait bideoa beste pertsonei pasatzea ondorioak zeintzuk izango diren pentsatu baino lehen. mugikorra kotilatzea gaizki dago; baina bizi garen gizarte honetan, zoritxarrez, edonor egingo luke, oso jende gutxi utziko luke mugikorra aurkitu zuen tokian. Baina hortik bideoak beste jendeari pasatzera, alde handi bat dago.
Hauek dira teknologiaren aurrerapenaren ondorioak, hauek dira gaur egungo gizartearen balore faltaren ondorioak. Hanka-sartzea gaur egun ez dakizu zenbat denbora egongo zaren ordaintzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: