Google Calendar
Googlen aukera berri bat erakutsi zidaten horain dela egun batzuk klasean. Google Calendar.
Googlek ematen dituen beste aukerak bezala erabilgarria da oso, edozein motatako egutegiak egiteko aukera ematen du; ez hori bakarrik, hainbat motatako egutegiak jeitsi ditzazkezu zure kontura, adibidez ilargiaren faseak erakusten dituen egutegia, jaien datak apuntatuta dituen egutegia…
Oso erabilgarria da ni bezala den jendearentzako, beti ahazten ditut gauzak eta datak baina sortu dudan egutegiari esker, orain dena behar den bezala antolatuta daukat eta eta ez ditut gauzak ahazten. Gainera urtebetetzeen datak apuntatu ditut sortu dudan beste egutegi batean eta honi esker aurten ez naiz jendea zoriontzeaz ahaztuko.
Dena den honi buruz gauza bat esan behar dut, egutegiak interneten izatea ongi dator, gauzak txukun dituzu eta edozein momentutan aldatu dezakezu, baina internet ez daukazu egunean 24 ordutan zehar eta hori arazo bat ekar ditzake. Norbaitekin geratzekotan interneten beharra daukazu apuntatzeko eta internet izan arte itxoiten baduzu ahazteko arriskua daukazu. Ikuspuntu hortatik begiratuta, agian obeto izango litzateke paperezko agenda bat izatea, beti gainean eraman dezakezuna.
Naiz eta paperezko agendak nahiago izan frogatzera gonbidatzen zaituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: