ETA GURE ASKATASUN ESKUBIDEA?

buruhauste 1456131752066 buruhauste | 2009-06-01 16:58


Testu honekin hasi baino lehen “la rebelión Twitera” albistea irakurtzera (la vanguardia; larunbata, 2009ko maiatzaren 16a) gonbidatzen zaituztet eta era berean Rodrigo Rosenberg-i buruz pixka bat informatzera.
Gaur egun aske garela uste dugu askotan, noizbait askatasun sentimendua bizi izan duzuela ziur naiz. Baina zein motatako askatasuna bizi dugu gaur egun?
Mugaz beteta bizi garela uste dut; gobernuak mugak jartzen, inguruko pertsonek mugak jartzen, natura mugak jartzen, gu geu gure buruari mugak jartzen. Zein motatako askatasuna da mugaz betetako askatasun bat?
Galdetu Twiter kontrolatzen duten langileei.
Rodrigo Rosenberg Guatemalako abokatu bat da. Informazio gehiegi zeukan abokatu bat zen hobeto esanda. Orain Rodrigo Rosenberg hilda dago. Rosenberg hil baino lehen bideo bat grabatu zuen, bertan argi utzi zuen nortzuk ziren bere hiltzaileak, Guatemalako presidentea, bere emazteak eta idazkaria; era berean argi uzten zuen zein izan zen hilketaren arrazoia, informazio gehiegi edukitzea. Zein motatako munduan bizi gara? Ah, bai! Informazioa pertsonak baino garrantzitsuagoa den mundu batetan argi eta garbi. Eta justiziak zer egin duen galdetuko duzue, ezerez. Kalean daude Rodrigo Rosenbergen hiltzaileak.

    

Jean Fernando Anleuk gertakizun hau salatu zuen Twiter web gunean, eta honek ere ezagutu zituen informazioa edukitzearen ondorioak. Salaketarekin batera, Jean Fernando Anleu, Banrural bankutik diru guztia ateratzera gonbidatu zuen jendea, Guatemalako presidenteari sabotajea egiteko, hark eta bere sopikunak egin zutenagatik ordaintzeko. Handik gutxira kartzelaratu zuten Jean Fernando Anleuk, bere iritzia emateagatik, askatasun eskubidea erabiltzeagatik. zein izan zen bere akatsa? Jendearen begiak egiaren aurrean irekitzea? Non gelditu da kasu honetan askatasunaren eskubidea?
Askok egoera honen kontra borroka egiten hasi dira, manifestazioak egin dira, leku guztietatik mezuak bidaltzen dituzte gizon honen askatasuna eskatuz, eta jende asko ari da dirua bidaltzen Jean Fernando Anleuk kartzelatik atera dezaten.
Eta zu? Beso gurutzatuta geratuko zara zure askatasuna mugatzen dutenen aurrean?
Hemen daukazue Rodrigo Rosenberg grabatu zuen bideoaren zati bat, beste bi zatiak (2 eta 3 zatiak) Youtuben aurkitzeko aukera daukazue.




Utzi iruzkina: