delicious...

buruhauste 1456131752066 buruhauste | 2009-03-25 18:07


      Oraingo honetan Delicious-i buruz hitz egin behar dut. Delicious gustuko dituzun gaiei buruzko informazioa lortzeko webgune oso aproposa da. Delicious erabiltzen baduzu, edozein gaiari buruzko albisteak lortu ditzakezu, edozein momentutan, edozein lekutik.
      Delicious artikuluak biltzeko eta behin eta berriz irakurtzeko aukera ematen du. Zure kontuan nahi dituzun albisteak bildu ditzakezu hurrengo batean berriz kontsultatzeko. Besteen kontutan sartu zaitezke eta besteen berriak zure kontuan bildu. Delicious-en hainbeste albiste izatea zoratzeko modukoa dela iruditu daiteke, baina etiketen bidez oso erraz ordena daitezke. Karpetekin ez dira antolatzen, etiketekin aski da. Etiketak ondo erabiliz gero ez dago galtzeko modurik.
      Hasieran, Delicious zaila iruditu daiteke, baina pixka bat saiatuz gero gauza asko egiteko kapazak gara internetekin gaizkien moldatzen garenak ere. Bertara sartzera gonbidatzen zaituztet, erraza eta erabilgarria dira Delicious hoberen deskribatzen duten hitzak. Sartu eta frogatu, ez zarete damutuko!!





Utzi iruzkina: