DELIKATESSEN
RETROELIKADURA (ULTIMÁTUM)
Hogei urteren arrastoan maitemindu ninduen Parisek.
Laurogeigarren hamarkadaren hasieran amorostu zitxun ene buruatabihotza.
Hasipenezko tren bidai haren aitzakia, rock-a.
Pariseko Montparnasseko geltokiko kioskoetako egunkarietako azaletako argazkietako txuribeltzean, aurpegi bat:
Gure edade inguruko betaurrekodun oriental karetoa.
Eta hura ehundaka aldiz biderkaturik ehundaka fototan
Eta bakoitzaren azpian argazki-orpo bat:
“KANIBAL IKASLEA”.
Eta izkribu bakar hura, berriz, ehundaka bider linotipiaz multiplikaturik, ehundaka, milaka
“IKASLE KANIBAL” berdintsutan bihurturik.
Haiek izan ziren Parnaso Mendiko estazioan estreineko aldiz Parisera ongietorria eman zigutenak.
Gogoan dut bart bailitzan...
Issei Sagawa zuen izena (affiche guzti eta bakoitzean).
Famili aberatseko seme bakar japoniarra.
Ingeles literaturako estudiantea Sorbonan.
Abangoardiako elerti eta arrantza zalea.
Renée, maistra holandarrarekin obsesionatua...
Garbitu zuen arte...
Erail eta, zanpa-zanpa, irentsi zuen arte...
Ezin izan zuten Frantzian epaitu Issei.
Zoro-itxuran sorterriratu zuten abokatu karuek.
Eta behin Japonen, deportazioaren akats burokratikoak medio, 15 hileko txirolarekin asaskatu zitxuen penak gure “ero-iak”.
Gaur egun janarigintza inguruko kritikari omen da.
(Baina haritik desbideratzen ari naiz, barkatu...
Paris...Gaua...Ikasleak...Springsteen...)
Gogoan dut gaur bailitzan...
Kaka-zaharra !!!... Bai zera... ORDIGA !!!...
Instant batean ez zait ba oroitzapenez hustu ene kaskezur arina?
Itxaron...gomuta pisutsuenari buztanetik kolpe diot eta!!!:
Springsteen-ekin batera munduko ikasle guztiok Pariseko gauari garraxika: “Hungry Heart”.
MAGNIFIQUE !!!
Montparnasse.
Parnasoren mendia. Poeten aberria.
Parnaso. Delfoseko orakuluaren ezartzailea.
Bete-betean asmatu zuen etorkizuna.
Bete-betean bokazioa (“boka”-akzioa)
Bete-betean ene bete-beharra:
Neure hutsunetatik, elkar-trukean;
Ase-ezinak, bete-ezinean, neu bete.
Ni, bete-ezinean, bete-ezinak ase.
ELKAR.... Gogoratzen???...
Zu-Ni. Ni-Zu.
Jin-Jan. Jan-Jin.
Ni-Jin. Zu-Jan.
Zu-Jin. Ni-Jan.
Txanponaren bi aldeak maiteminez etengabeko biran...biran...biran...
(Portzierto, “ase-ezina” dela eta, “asesinoa” zela eta...
Asmatuko zenukete Issei-ren erantzuna zergatik jan zuen galdetzerakoan???
“Renée-ren izaera-gizaera zurrupatu nahi nuelako”.
“Su ánimo. Su sustancia. Su ánima. Su esencia” bereganatzea gura zuelako.)
ALUMNO:
Etimologikoki latinezko “elicere”tik dator zuzenean.
Hots, ELIKATU hitz errotik.
ELKAR ELIKATU !!!
Ikasle-Irakasle. Irakasle-Ikasle.
Irakasle-Irakasle. Ikasle-Ikasle.
HARREMANA:
EMAN-HARTU-EMAN-HARTU-EMAN...
MAITEMINA:
MAITASUNA-MINA.
BIZI-BIZI BIZITZA !!!
Proposamena Oteizaren ildotik:
Eskola ELiK-ARTE bihurtu.
ARTE: BURUATABIHOTZA EL(i)KA(r)TZEA.
ANTROPOFAGO SINBOLIKOAK
ELIKATZEKO ELKARTEA:
Garunetaik garunetara. Bihotzetik bihotzera.
Garunetatik bihotzera. Bihotzetik garunetara.
Gizajale Sinboliko El(i)karte honetan:
Ikasleak, Ikasle kanibalak, IKASNIBALAK.
Irakasleak, Irakasle kanibalak, IRAKASNIBALAK.
Eskolaren izena: IKAS-KAN edo “KAN-IKAS” !!!
Ze iruditzen??? Eraikiko dugu??? Prest???
ULTIMÁTUM:
“Hartzazute eta jan guztiok hontatik...”
Zuena beti, zuentzako beti (buru-belarri):
Long-ARTE. (Hustu-ARTE).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: