Janzkera vs. Heziketa
Aste honetan eduki dugun eztabaidaren inguruan gogoeta txiki bat idaztea pentsatu dut, eta bide batez blogean idazteak suposatu didan zama hau gainetik kentzea, ja ja.
Aurreko ostegunean, gurasoekin bilera bat egiten dugunean faktore ezberdinek duten garrantziaz hitz egin genuen eta adostu ere bilera ahalik eta hoberen joan dadin faktore hoiek kontutan hartzea komenigarria dela.
Puntu bat hala ere, ez zitzaidan pertsonalki gehiegi gustatu. Ziur besteoi ere ez zizuela grazia handirik egin, eztabaidaren ondorioz azkenean lehenago irten beharrean, ia berandu irten baiginen ja ja
Janzkeraren kontua zen hau. Komentatu genuen gaur egun bizi dugun gizarte honetan janzkerak garrantzi handia duela edo izan dezakeela hainbat gauza lortu nahi baditugu eta konkretuki guraso batzuei konfidantza eta mezu zehatz bat transmititu nahi badiegu.(?¿)
Ados nago honekin, ez baina honek horrela funtzionatu behar duela uste dudalako, honek horrela funtzionatzen duela onartzen dudalako baizik. Baina ez al da gure betebeharra hezitzaile bezala, gizarteak (guk) eraiki dituen balore eta aurreiritzi faltsu hauei garrantzia kendu eta benetan garrantzia duten baloreei ematea?
Ez al diegu gurasoei erakutsi behar gure janzkera edozein izanik, irakasle onak, arduratsuak eta errespetua merezi dugunak izan gaitezkeela? Ondoren guraso hauek gugan ikusi duten hori bere seme-alabei transmititu diezaieten, eta seme-alabek bere lagunei eta lagun hauek beren ingurukoei... Eta ez al dira aurreiritziak horrela borrokatu eta ezeztatzen?
Noski beti ere pentsaera "karratua" duten gurasoen aurrean aurkituko gara eta hauek bai gure janzkerari erreparatuko diotela eta horregatik beren buruetan mesprezatu egingo gaituztela eta ez diotela guk esaten dugunari fidagarritasunik emango. Baina nahiago dut hori eta ez nire burua mozorrotu eta nik transmititu nahi nuena esan baino, haiek ikusi nahi zutena erakusten bukatzea. Behar bada horrela jokatuz zailtasunak izango ditugu guraso hoiekin komunikatzeko orduan, baina gure burua mozorratzen badugu, ez al dugu guk komunikatu nahi dugun zati bat ere ezkutatzen? (errespetuaren balorea adibidez). Guk gure janzkera errespetatuz gizarte mota horren aurrean gure aldarrikapena finkatuko dugu, egunen batean komunikazioa oztopatzen duen aurreiritzi zentzugabe hori desagertu dadin.
Eta gure kabestroak esaten zuen moduan, ez dakigu aldarrikatzen dugun hori lortuko dugun, baina jakingo dugu behintzat hori lortzeko borrokatu dugula. je je
Eta bueno badakidanez nahiko txapa sartzen dizuedala klasean,
barkamena eskatzen dizuet aldez aurretik. Eta badakidanez ere hau irakurtzen gabon zahar
eguna helduko zaizuela, ba urte berri on bat opa dizuet guztioi. je
je
Iruzkinak
Utzi iruzkina: