AURKEZPENA
Egun on!
Buru-mapei buruzko bloga duzu hau. B-M hitz hori ematen dut ingelesezko "mind map" (MM) itzultzeko.
Zer den buru-mapa? Honela definituko dut nire esperientzian oinarrituta: ideiak paperean edo pantailan antolatzeko eta aurkezteko teknika berezi bat.
Buru-mapak lantzen duen gaia adierazteko irudi koloretsua erdigunean eta gainerako ideiak adar eta azpi-adarretan jarrita. Ahal den heinean irudiz adierazita ideia horiek. Hitzak erabili behar badira, gako-hitz bakarraz adierazten saiatuz. Ahalik eta eskemarik ederrena eginez. Garunak hobeto uler dezan naturan agertzen diren antzeko formak eta egiturak errepikatuz.
Nolanahi ere, paradigma-aldaketa handia ohiko idazteko eta eskemak egiteko moduen aldean.
Agerkuntza, nk neuk Robert S. Winterri eskertu behar diodana, hark aholkatuta eskuratu bainuen "El libro de los mapas mentales" (Tony Buzan; Urano) hura duela hamar urte inguru.
Zer duten alde buru-mapek? Zertarako erabili daitezkeen? Oraingoz horretaz zuk zeuk pentsatzeko beta hartzea hobe.
Bitartean, hona gonbidapena: MIND MAP hitzak hartuta apur batean sarean irudi bila ibili eta aurkitzen dituzun buru-mapa gogokoenen berri emaiguzu. Gogorik bai?
Bila ibiltzeko astiz urri dabilenarentzat, hona hemen buru-mapategi bat.
On egin eta laster arte!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: