PRESS MILITARRA
Ariketaren Deskribapena:
Press Militarra zutik edo eserita egin daiteke, burnia edo mankuernak erabiliz, kasu honetan zutik eta barrarekin azalduko dugu. Zutik egonda, burnia eskuekin hartuko dugu, eskuen azpia (palma) aurrera begira, hontaz gain, burnia gure bularraren altueran jarriko dugu ariketa hasteko. Bizkarra zuzen mantenduko dugu edozein lesio saihesteko. Hemendik abiatuta ariketa hasiko dugu, burnia buruaren gainetik zuzen altxatuko dugu besoak zuzen eduki arte.
Bertan, ariketa amaituko dugu, besoak gorantz luzatuta edukiz, ondoren burnia bularrera berriz jaitsiko dugu mugimendu exzentrikoa eginez.
Inplikatzen diren Giharrak:
Gehien bat Deltoides aurrekoa eta kanpokoa, baina mugimenduan ere bai parte hartzen dute trapezioa eta serrato nagusia. Hortaz gain ere lantzen da: Triceps brakiala eta bularreko nagusiaren sorta klabikulara. Aurreko deltoidea gehiago landu nahi badugu, eskuen arteko distantzia gutxiagotu egin beharko dugu, ukondoak aurrera eramanez(1). Bestalde, kanpoko deltoidesa landu nahi badugu, eskuen arteko distantzia handiagotu beharko dugu(2).
Ohiko Akatsak zuzentzeko aholkuak:
-Hasierako pisua lurretik sorbaldaraino igotzeko, posizio eroso batetik egitea gure sorbaldak mina ez hartzeko. Behin pisua sorbalden altueran edukita sorbaldaren abdukzioa eta estentsioa egingo dugu ariketari hasiera emanez.
-Teknika menperatzea pisua sartu baino lehen.
-Pisua guztiz bertikalki igotzea, pisu gehiago igo ahal izateko postura eroso batean.Hau da, burnia, ukondoa eta eskumuturra zuzen edukitzea.
-Korea aktibatuta edukitzea.
Moldaerak:
Press militarra eserita ere egin daiteke, honek duen abantaila argiena oreka da, zutik egonda oreka mantentzea zailagoa da, jendeak hanka bat aurrean eta bestea atzean jartzen ditu oreka hobeto mantentzeko, batez ere pisu handiak sartzen dituzten pertsonen artean. Eserita egonda eskuen posizioa berdina izango da, esku azpiak aurrera edo pixka bat gora begira, pixka bat esaten da eskumuturrentzako karga handia delako eta lesioa izan daitekeelako. Bizkarra zuzen mantenduko dugu, batez ere lunbarrak, eta ariketaren exekuzioa berdina izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: