PRESS BANCA
ARIKETAREN DESKRIBAPENA:
Mugimendu osoan lau berme-puntu izan behar ditugu: ezkerreko eta eskuineko hankak, gluteoa eta eskapulak, ondo uzkurtuta eta bankuan estututa.Gure oinen kokapen egokia oina erabat bermatuta egongo litzateke, ipurdiak bankuari erabat itsatsita egon behar du beti, eta eskapulak atzerantz eta beherantz mantendu, bankua estutuz.
Hasierako posizioari erreparatuz Press Bankaren banku espezifikoan etzanda jarriko gara, hankak 90º-an eta oinak lurrean bermatuta. Bizkarra etzanda dugunean, zuzen jarriko dugu, eta barrari helduko diogu, hatzekin erabat inguratuz.Jarrera hori dugunean, barra pixka bat altxatuko dugu, besoak tolestuta, amaierara posiziora jaisteko, Amaierako posizioari erreparatuz gorputz-jarrera bera izango dugu, baina oraingoan besoak tolestuta egongo dira, barra eskuan duela.
APLIKATUTAKO GIHARRAK:
Muskulu agonistak: bularreko nagusia eta bularreko txikia.
Muskulu sinergistak: aurreko deltoideak eta trizepsak.
Muskulu antagonistak: atzeko deltoideak, bizkarrekoak eta bizepsak.
OHIKO AKATSAK ZUZENTZEKO AHOLKUAK:
- Eskumuturra ez tolestea,lesiorik ez edukitzeko.
- Teknika menperatzea, pisu gehiegi sartu baino lehen.
- Eskuen posizioa sorbalden altuera berdinean jartzea gutxi-gora behera.
- Eskuen posizioa erditik distantzia berdinera edukitzea.
- Arnasa indarra egin baino lehen hartzea.
MOLDAERAK:
Press inklinatua: Press bancaren moldaera honetan, etzanda egongo garen bankua inklinatuta egongo da, hau da eserita eta etzandaren erdian, 45º gutxi gora behera.
Press deklinatua: Moldaera honetan bankua beherantz deklinawtu egingo da, hau da, gure aldaka burua baino gorago egongo da. Ariketa hau egiteko, oinak toki batean jarri beharko ditugu indarra egin ahal izateko atzera erori gabe
Ariketa hauek berdin mankuernekin ere negin daiteke, zailagoa izango da oreka ondo mantentzeko baina moldaera bat izan daiteke burdinik ez baditugu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: