SEI PERTSONAK ISTRIPU BAT IZAN ZUTEN UDANAKO IGOERAN

blognainere 1456131722321 blognainere | 2011-05-12 09:29

  Oñatin, apirilak 30ean, arratsaldeko 15:00tan Udanako igoera egin zen. Bertan, istripu larri baten ondorioz, 6 pertsona zauriturik irten ziren, gune txar batean kokaturik zeudelako. Gune horretan, igoera ikustea debekatuta zegoen eta gainera, zinta batez adierazia.

 Pasatako larunbat honetan, urtero bezala, Udanako igoera ospatu zen. Bertan 90 gidarik hartu zuten parte beraien helburuak aurrera eramateko. Gainera, oraingo honetan, gidari kopurua bikoiztu egin da.

 Istripu harrigarriak Udanako igoeran

15:20ak aldera gertatu zen istripu bat eta bestea ere antzera. Lehenengo istripuan, auto bat, kurba bat ematera zihoala, beste auto batekin talka egin zuen eta tamalez pertsona batzuk aurrean zeuden. Horregatik, behean zeuden medikuak etorri ziren zaurituen bila. Bestalde, bigarren istripuan, auto bat hezira gehiegi hurbildu zen eta pertsona heziaren aurrean  zegoenez, hezia puskatu eta pertsona behera erori zen bueltak emanez. Istripua izan dutenen artean, okerren dagoenak 28 urte ditu eta  femurra eta bi saihets apurtu ditu.

 Igoera hartan, istripua eragin zuen gidaria ez zen konturatu istripua egon zela igoera osoa burutu arte. Istripu horren berri izan zuenean zorabiatu egin zen.

 Istripuak istripu txapelketa ere egon zen

Istripua alde batera utzita, aipatu beharra dago, helmugara iristen lehena Aitor Zabaleta izan zela , lan bikain bat eginda. Bigarrena,  Ruben Nogueiras eta hirugarrena, Juan Zelaia izan zen. Beraiek esaten dutenez, beraien helburuak lortu dituzte lasterketa honetan.

http://www.youtube.com/watch?v=w_QOJQ9DEko

 


Utzi iruzkina: