UDANA IGOERAKO ISTRIPUA(Sei zauritu egon ziren baina azkenean igoerak jarraitu egin zuen)
2011-ko Apirilaren 30-ean Oñatin eginiko Udanako igoeran istripu larri bat gertatu zen. Itxura denez autoa azkarregi zetorren bihurgunera eta autoaren atzeko aldearekin bertan zeuden ikusleak harrapatu zituen.
Urtero bezala aurtengoan ere Udanako igoera ospatu zen baina oraingoan ezbehar txiki bat gertatu zen lehenengo edizioan bezalaxe istripu bat gertatu zen. Antza denez, bmw 318 markako autoa azkarregi hartu zuen bihurgunea eta autoaren atzeko aldearekin lehen esan dugun bezala sei pertsona harrapatu zituen. Autoan zegoen pertsonak ez zekien jendea harrapatu zuela eta istripua eduki bezain laster, igoerarekin jarraitu zuen.Baina lasterketa bukatu zuenean, sei pertsona harrapatu zituela jakinarazi zioten eta orduan zorabiatu egin zen eta azkenean lasterketa utzi zuen. Sei horietatik zauritu larriena J.A.I. izan zen, 28 urteko Oñatiko bizilaguna. Istripu hau 15:20etan izan zen, lehenengo herraduran eta berehala eraman zuten Txanogorritxu ospitalera eta hara Udanako Igoerako antolatzaileak joan ziren zauritua ikustera eta bisitatxo bat egitera. Hauek diote, jendea leku debekatuan zegoela eta leku hau zinta gorri batekin estalita zegoela, baita era kartel batzuekin euskaraz eta gazteleraz debekaturiko tartea zela adierazita. Beste zauritu bat ere egon zen. Igoera berriro hasi bezain laster, beste auto batek amildegiaren ondoan zegoen hezia jo zuen eta bertan zegoen pertsona bat erori egin zen eta azkenean lasterketa bertan behera geratu zen.
ISTRIPUAK ISTRIPU TXAPELKETA ERE EGON ZEN
Azkenean irabazlea Aitor Zabaleta izan zen 2 minutu eta 12 segundoko denborarekin, Ruben Nogueirasen eta Juan Zelaiaren aurretik. Ikuskizun handiena eman zutenen artean Manuel Cabo nabarmendu zen eta honen atzetik Aitor Ramírez eta Josetxo Zapiain.
EGURALDI ALDAKORRA
Udanako igoera hasi zenean zerua lainotuta zegoen eta eguraldia aproposa zen bai zaletuentzat eta gidarientzat.Baina, lasterketa hasi bezain laster euria hasi zen eta batzuk diotenez eguraldi txarra izan daiteke istripuaren arrazoietako bat.Esan beharra dago eguraldi aldaketaren ondorioz pilotuek ez zekitela zein gurpil mota jarri baina azkenean eguraldiak eta gurpil motak ez zuten lasterketan eragin handirik izan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: