SANDIAK LEHERTU DIRA TXINAN ( Txinan sandia pilo bat lehertu ziren eta ondorioz, supermerkatu asko sandia gabe geratu ziren eta galera ekonomiko handia jasan zuten)

blogforever 1456131718424 blogainditu | 2011-05-27 11:21

Txinan sandia eremu handi bateko sandia denak lehertu egin ziren joan den Maiatzaren 18an.  Gertakizun honen arrazoi nagusia nekazariek sustantzia kimikoak bota izana da.

 

Leherketa honen ondorioz 80 sandia hautsi ziren goizean eta 100 inguru arratsaldean. Nekazarientzat galera ekonomiko handia izan da sandien leherketa hau.Hauek

forchlorfenuron izeneko substantzia bota zieten sandiei azkarrago hasteko eta horrela onura gehiago lortzeko,baina sandiak forma arraroa hartzen eta zimurtzen hasi ziren eta azkenean lehertu egin ziren. Gainera,haziak beltzak izan beharrean zuriak zirela aitortu digute.

 

KEZKAGARRIA

 

Esan digutenez sandien hondarrak txerrien urdailean amaitu dute eta hori da kezkagarriena. Beste arazoetako bat Amerikako Estatu Batuetan sandiak lehertzeko erabili duten substantzia ,hain zuzen ere, forchlorfenuron substantzia kiwia eta mahatsak landatzeko erabiltzen dutela da eta bertako biztanleak larri daude.

 

NEKAZARIAK ARRISKUAN

 

Txinako gobernuak kasua aztertzen dihardu. Gobernuak esan duenez 10 urteko kartzela zigorra izango dute nekazariek baina oraindik ez dago erabakita eta urte gehiago izan daitezke. Zigorra ez da kartzela bakarrik izango,izan ere,nekazari bakoitzak 10.000 euroko isuna izango du.

 

NEURRI GOGORRAK

 

Sandien leherketa hauek ikusita Txinako gobernuak neurri gogorrak hartuko ditu.Izan ere,landa eremutako produktu guztiak aztertuko dituzte banan-banan hilabetean behien eta horrela gertakizun hauek bezalakoak ekidingo dute.Neurri honekin gainera biztanleen osasuna hobetuko da.

 

 

 Txinan lehertu ziren sandiak iruditan.


Utzi iruzkina: