MIRARIA GAUZATU DUGU AZKENEAN!!! ( Aurreko jardunaldian Sustrai Aloña mendi taldea Eba ligara igo zen eta azkenengo partida, zaleen aurrean irabazita , borobildu zuten denboraldia)

blogforever 1456131718424 blogainditu | 2011-05-17 11:00

Maiatzaren 7-an,18:00-etan Zubikoa kiroldegian Fundacion Baskoniaren aurkako partida irabazita amaitu zuten denboraldi ikaragarria.Esan beharra dago aurreko jardunaldian,hau da,Apirilaren 30-ean nahiz eta Sustrai Aloña mendik galdu Eba ligako taldea zela ,izan ere, aurkari zuzen batek galdu zuen.

 

 Fundacion Baskoniaren aurkako partida ahaztezina izango da,izan ere,EBA ligarako igoera zaleen aurrean ospatu zuten.Aurreko jardunaldian lortu zuen EBA ligarako txartela nahiz eta Lizuan.com talde azpeitiarraren kontrako partida galdu.Baina, Sustrai Aloña mendik urte osoan  zaleek emandako animoak eskertu nahi zuten eta horregatik irabazi zuten oñatiarrrek.

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

 

Esan beharra dago partidak ez zuela garrantzirik baina hala eta guztiz ere 80-74 irabazi zuten.Partida aurrera joan ahala Sustrai Aloña mendi taldea erraztasunez gailentzen ari zen eta horren adibide garbia zen hirugarren tartean 17 puntuko tartea eduki izana.Baina bukaera aldera Fundacion baskonia hobeto jolasten hasi zen eta azkenean 6 puntugatik irabazi zuten.Partidako bi gizon garrantzitsuenak Jagoba Gamarra eta Alex Anduaga izan ziren.

 

FESTA NAGUSI

 

Zubikoa kiroldegia jendez lepo zegoen eta festa zen nagusi.Partida bukatu ondoren ere festak aurrera jarraitu zuen eta jokalari guztiak udaletxera igo ziren.Ondoren,plazako kioskoan banan-banan omendu zituzten jokalariak eta zozketa bat egin zen partida hasieran emandako txartelekin. Festarekin bukatzeko jokalari batzuk hitz egin zuten eta posterrak eta kamisetak oparitu zituzten.

EBAKO LIGAKO TXARTELA ARRISKUAN

Presidenteak esan zuen bezala oraindik ez dakite  hurrengo urtean Eba liga jokatuko duten ala ez, izan ere, ekonomikoki gaizki dabiltza eta hauxe da beraien kezka nagusia.Beste kezketako bat jokalariek jarraituko al duten jakitea da eta ematen duenez jokalari batzuk ez  dute taldean segituko.Horren adibide garbia da Iñigo Biain,izan ere,saskibaloitik erretiratuko da lan zoragarria egin ondoren.

Mirariaren protagonista nagusiak.

 

 


Utzi iruzkina: