BOJAN JOANGO AL DA LIVEPOOL-era?
Bojan Krkic Bartzelona taldean jolasten duen 20 urteko jokalari gaztea da.Esan beharra dago ez duela minutu asko jolasten eta Guardiolak ez duela berarengan konfiantza handirik izan ere garrantzi gutxiko partidak bakarrik jolasten ditu .Azkenean Bojan Krkic Liverpool taldera utzita joango al da?
Nire ustez Bojan Krkic Liverpool taldera utzita joan beharko zen bai berarentzat eta Bartzelonarentzat. Alde batetik Livepool-en partida batzuk jolastuko zituen eta horren ondorioz gauza pilo bat ikasiko zituen eta Bartzelona taldera bueltan datorrenean jokalari hobeagoa izango da,hau da, esperientzia gehiago izango du,teknika hobea…Beste alde batetik Guardiolaren taldeak diru apur bat irabaziko du eta dirua nahiz eta gutxi beti ondo etortzen da.Gainera Liverpool taldea ere pozik egongo da jokalari bikain hau taldean egoteagatik.Azkenik esan beharra dago Bojanek Bartzelona taldean oso zaila du jolastea izan ere beste jokalari batzuk bera baino hobeagoak dira,hau da,David Villa, Pedro eta Messi.
Ondorioz, Bojan Krkic Liverpool-era utzita joan behar luke berarentzat eta Bartzelonarentzat hobea izango delako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: