BERE JABEARI OLDARTU ETA ERASO EGIN DIO TXAKUR BATEK ( Jabea larri geratu zen eta ospitalera eraman zuten eta orain zaingo trinkorako gunean dago hiltzeko zorian)
Atzo Upaingo baserrian arraza arriskutsuko txakur bat bere jabeari oldartu zitzaion eta handik gutxira, txakurrak eraso egin eta aurpegi osoa zauritu zion.
Oñatin istripu larri bat gertatu zen atzo goizeko 10:30etan. Upaingo baserrian txakur bat bere jabeari oldartu eta ondoren erasoka hazi zitzaion. Jabea oso larri dago eta Gasteizeko ospitalera eraman zuten eta orain hiltzeko zorian dago Zaingo Trinkorako Gunean. Txakurra berriz atzo gauean sakrifikatu zuten Donostian.
50 URTEKO JABEA LARRI
Jabeak 50 urte zituen eta txakurraren 8 hozkada jaso zituen eta horietatik 3 larriak izan ziren, bat lepoan ,bestea sabelean eta hirugarrena eskuan. Jabeak esan zuenez txakurrak gainera salto egin eta lurrera bota zion. Gero hozkadekin hazi zen. Orain jabea oso larri dago, hiltzeko zorian. Zaingo Trinkorako Gunean zaintzen dute mediku batzuk. Esan digutenez larunbatean operatuko dute lepoko zauriarengatik eta astelehenean sabelekoarengatik. Eskuko zauriarengatik ez dute operatuko.
TXAKUR ARRISKUTSUA ETA INDARTSUA
Lehendabizi txakurra morrale batekin ibiltzea erabaki zuten baina jabea hiltzeko zorian zegoenez , berriro pentsatu zuten eta sakrifikatzea erabaki zuten Donostian. Txakurrak ez zuen sufritu, txerto bat jarri ziotelako hil zedin. Txakur denek txerto honekin 3 minutu irauten dute bizirik baina txakur arriskutsu eta indartsu honek 8 minutu eta erdi iraun zuen bizirik. Azkenean txakurra lurperatua izan zen txakurren hilerrian.
Hauxe izan zen jabeari oldartu zitzaion txakurra.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: