AGUR ETA MILA ESKER (Azkenean Errealak ez dio Diego Rivas handiari kontratua luzatuko)
Atzo jakinarazi zuen Errealak prentsaurreko baten bitartez Diego Rivas-ek ez duela hurrengo urtean jarraituko. Beraien ustez badaude beste jokalari batzuk ondo egingo dutenak eta haiengan konfiantza dute.
Prentsaurrekoan Lorenek esan zuen bezala Errealeko Diego Rivasek ez du hurrengo urteko proiektuan parte hartuko.Beraien ustez Asier Illarramnedik eta Markel Bergarak ondo egin dezakete Diego Rivasen funtzioa.Beste arrazoietako bat Diego Rivasen adina izan da,izan ere, 31 urte ditu. Errealaren jokoan jokalari hau oso garrantzitsua da, defentsan hainbat baloi eskuratzen dituelako.
ZURRUMURRUAK
Azken egun hauetan entzun denez Diego Rivasen atzetik lehenengo mailako talde asko daude,adibidez,Levante,Betis eta Getafe. Ondoen kokatuta dagoen taldea Levante da. Denboraldi erdian Turquiako ligako trabzonspor taldea Diego Rivasekin harremanetan jarri zen turquiar ligara joateko.
ZALEEN KEXAK
Zaleek diotenez, Errealean ez dago Diego Rivas-en lana egin dezakeen jokalaririk eta horregatik beste kontratu bat egitea eskatzen diote Errealari. Zaleek ere esan dute Markel Bergara jokalari ona dela baina Diego Rivas gainditzerik ezinezkoa dela ; hau da ; ez dagoela jokalari hoberik postu horretarako
Diego Rivas baloia kenketzeko ahaleginetan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: