Lapurretak

blogatu 1456131715391 blogatu | 2011-03-02 09:19

 Oñatin lapurreta asko gertatzen ari direla eta aukeratu dugu gai hau. Esaten da lapurretak saihesteko segurtasunak kontuan hartu behar direla, hala nola, etxera sartu eta irtetzerakoan atea itxi... Zertarako lapurtzen dute? Galdera hori da guztiok pentsatzen duguna.

Gure ustez, lapurretak badute halako onurak lapurrendako dirua, bitxiak... hartzen dituztelako gu ohartu gabe, baina beste aldetik guretzako ez da batere atsegina gure etxera ezagutzen ez dugun pertsonaren bat sartzea. Gure ustez lapurretek ez dute halako zentzurik. Guregan ere pentsatu beharko luketen zeren eta gure gauzak dira beraiek lortzen dituztenak.

Ateratzen dugun ondorioa da, lapurretak egitea ez dela ona, zeren eta gainera batzuetan poliziak harrapatu, atxilotu eta kartzelara eramaten dute.

EMAN ZURE IRITZIA!


Utzi iruzkina: