ARRIKRUTZ BARNE-BARNETIK IBILBIDEA(21-etik Urrira arte iraungo du prestatuko duten ibilaldi honek)
“Arrikrutz barne- barnetik ibilbidea jarriko da martxan 21-aen, datorren larunbatean. Ibilaldiak Gesaltza, Arrikrutz, Jaturabeko lur azpiko ondarea ezagutzeko balioko du bisitarientzat.
Ibilbidea urrira arte egingo da: ekainak 18, uztailak 9 eta 23, abuztuak 6 eta 20, irailak 17 eta urriak 15. Bisitariek Arrikrutzeko galeria fosil eta aktibo batzuk bisitatzeko aukera edukiko dute txango honetan.
Ibilaldiaren xehetasunak
14 km-ko galeriak dituzte, itsaso epeletan gertatutako prozesu geologikoen emaitza da bisitariek ikusi ahalko dutena. Irteera honen iraupena 3-4 ordu artean izango da.
Txangoa egiteko bete beharreko arauak
Txango hau egiteko 20€ ordaindu beharko ditu bakoitzak.
16 urte eduki behar dituzte ibilbidea egiteko interesatuta daudenak.
Erreserbak telefono zenbaki batera deitu
Arropa erosoa eraman behar da, besteak beste derrigorrezkoak dira katiuskak eta frontala.
Taldeak gehienez 20 pertsonakoak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: