ALOÑAKO IGOERA (gogorra izan zen Maiatzaren 8-an ospatu zen VII. lasterketa)
Joan den igandean, Maiatzaren 8-an, Aloñako VII. igoera ospatu zen, 15,5 km egin ondoren eta 6 edari gune eta 3 janari gune igaro ondoren, helmugara iritsi ziren.
249 pertsonak parte hartu zuten ospakizun honetan.Eguraldi ona zuten. Lasterketa honetan parte hartu zutenetatik 4-5 neskak ziren eta beste guztiak mutiko gazte eta helduak.
Lasterketaren partehartzeko erak.
Lasterketa hau bi modutan egin ahal zitekeen: modu bat Aloñara korrika igo eta parapentean jaitsi zen eta bestea berriz korrika igo korrika jaitsi. Parapentean jaitsi behar zirenak, Urteagain-etik hasi ziren korrika igotzen, besteak berriz Oñatiko Foru Enparantzatik.
Pertsona bat anbulantzian jaitsi behar izan zuten
Jende asko zegoen bai ikusle baita animatzaile moduan ere. Animatzaile zeuden asko Oñatiarrak ziren baina baziren kanpotar batzuk ere. Aloña igotzeko orduan ez zen pasa ezer arriskutsurik, baina jaisterakoan pertsona bat helmugara iristear zegoela gaizki jarri eta anbulantzian ekarri behar izan zuten.Lehendabizi lurrean eseri zen nekatuta sentitzen zelako baina denbora bat pasatu ondoren, ez zelako hobetu laguntza eman eta azkenean ekarri egin behar izan zuten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: