Pentsamenduak
Atzo...asper-asper nengoela ordenadorea piztu eta interneten nabigatzen hasi nitzan. Halako baten esaldiz beteriko web orrialde batera heldu nintzen...poliki-poliki esaldi guztiak irakurri nituen eta bi esaldirekin gelditu nitzan.
Lehenak honela zihoen:
"Por muy larga que sea la tormenta, el sol siempre vuelve a brillar entre las nubes."
Pentsatzen jarri nitzan eta arrazoi osoa dauka esaldiak,ezta? Bizitzan momentu txar asko pasatzen ditugu baina aurrera jarraitzen ikasi behar dugu. Momentu txarrek indarra hartzeko besterik ez dute balio bihar.Gaur triste baldin bazaude bihar eutsi goiari....erakutsi nor zaren...erakutsi aurrera jarraitu ahal duzula....irribarre egin eta aurrera!!Negar egin behar baduzu egin baina aurrera jarraitu bizitza polita delako eta bakarra daukagulako...Zeini ez zitzaion gustatuko gauzak aldatzea?Hala eta be pozik egon beharko ginateke daukaguna gutxi ez delako!
Bigarren esaldiak hala esaten zuen:
"La posibilidad de realizar un sueƱo es lo que hace que la vida sea interesante."
Horixe da ba gauzia....ametsak ilusioz betetzen gaituzte...eta ilusioa baldin badaukagu gauzak askoz hobeto egiten ditugu.
Zenbat gau pasatzen ditugu esna amets egiten?Amets horrek izaten dira bizitza polita bihurtzen dutenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: